Elgeta (Gipuzkoa)

Baserritik Bergarara tratura

Baserritik Bergarara tratura <p>Bergarara tratura Miren joaten zen. Esnea, sagarrak, babak, patatak... saltzen zituen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-003-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bergarara tratura Miren joaten zen. Esnea, sagarrak, babak, patatak... saltzen zituen.

Transkripzioa

- Orduan herrira juaten ziran, Elgetara edo Bergarara, zeoze saltzen?
- Bai, bai, bai. Saltzera Bergarara. Bergarara.
- Eta zein juaten zan? Ama?
- Ama ezin zan juan. Denporatxo baten neu juaten nitzan. Esnia eruaten neban, sagarrak eta patatak, baba pixkat... Ta eruan ta plazan diru pixkat hartu. Ama pozik egoten zan: "Eneee... oin be ekarri don, neska, pixkat", eta. Bai. Gero etxeruzkotan txokolatia ekarri, kafe pixkat, ogitxua... Falta dianak eruan. Ta oso zintzua nitzan, gaiñera, e? Ezta... ez neban gastatzen duro bat be ez bidian, e! Amak esateko eukitzen zeban: "Hau fiñaua da ez dakit zer baiño". Bai. Ta etxerako ekartzen nittuan trastetxuak eta tira! Sagarrak-eta, arbolapian sagar pilla bat eta... patatak-eta horrek bazeren, babia be bai, baiña dirua falta. Ta gauzak etxian bihar dia halako kuadrilliak. Ta, gaiñera, ama kozineratxua ta ondo konpontzen zana zan. Umien gobernadoria-ta zan oso, umien gobernatzaillia-ta. Bai. Zartaiñian ifini olixua ta txitxartxuak eta danendako arrautza bana ezin allegau, eta ifini arrautzatxo bana ta, aunke sea, txitxartxo bat arrautza erdikin ta... Ni egixa esaten nabil, e! Hor etortzen badia, ez badia neri ez dosta inporta, e! Ni nabil pasautakua esaten, pasautakua.
- Zeu juaten ziñan Bergarara...
- Bai. Hamabi urtekin ya...
- Bezeruak zekazuzen?
- Baitta bezeruak...
- Ala plazara zuzenian?
- Plazara be bai, ta bidian be bai, e? Bidian be ezautu eitten giñuezen bai? Ta Mugertzako tontorra euan entradan. Oin handik hona einda dao beste Bergara bat, baiña orduan Mugertzako tontorra zan entradia Bergarakua. Mugertzako tontorra. Eta [han] ya klientiak baneukazen, e? Bai. Itxeitten egoten zian. Eta sagarrak-eta onenak harrapau eitten ostezen plazara orduko, apartau ederrenak eta. Baiña hareri gehitxuao kobrau, ta gero plazan merketxuago ifiñi ta holakotxiak ein bihar. Baiña umiekin-ta jentia okerra da, e? Ni ondiokan gaztetxua, hamabi urte. Zer? Hamahiru urte, biherrera fan baiño lehenao zan ta. Ta fan ein bihar. Amak... hamar ume eukittako andria, bidetan ezin ibili be ein, ya estropeauta dao. Eta, ba, neu. Lau mutil neukazen aurrian ta neu nitzan. Han, zenbat eskola ikesiko neban, e? Horrek danok eindda ibiltzeko... e? Zenbat eskola? Dividir ezin ondo ein. Ezin ein dividir be ondo. Multiplicar, ta restar ta sumar, ta dividir ezin ikesi ondo.
- Espaiñiako mapia ondo, baiña.
- A! Espaiñiako mapia.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia