Donostia (Gipuzkoa)

Sagardoa eta dolarea

Sagardoa eta dolarea <p>Sagardoa. Sei zaku, karga bat. Barkaiztegira eramaten zuten sagarra. Etxean ere bazuten dolarea. Patsa, ganaduarentzat. "Majerak". Kupelak nola garbitzen zituzten. Pitarra.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-015-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sagardoa. Sei zaku, karga bat. Barkaiztegira eramaten zuten sagarra. Etxean ere bazuten dolarea. Patsa, ganaduarentzat. "Majerak". Kupelak nola garbitzen zituzten. Pitarra.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta sagardoa eta...
- Etxian iten genun. Onbre, sagasti haundiyak genitun; bi biñipin haundik zian. Eta sagarduak, ni gogoratzen naiz, ba, sei zaku, sei sagar zakui deitzen zitzaion karga bat. Eta gogoratzen naiz urte batian bildu genitula larogei karga. Larogei karga uste det ziala, bai. Sagar pilla. Eta Barkiztegia, Barkiztegia eamaten genitun. Sagardotegia Barkiztegi badakizu nun daon Martutenen? Barkiztegi. Bueno, ba, hara eramaten zian. Etxeako uzten zan zeozer. Etxian tolaria bagendun eta, bai, iten zan, baiño, bueno, ez gehiegi; etxeako aiña juxtu eta ya esta. Geo beste basarriko lehengusuak eta, bueno, izeba-osabak eta etortzen zian gure tolarea, zeatik jende askok, basarri askotan ez zan tolaria. Gurian bazan. Eta hola. Sagarra, ordun, eamaten zan Barkiztegia eta geo zea bidez aitak ekartzen zun jornada bat patsa. Patsa deitzen zitzaion, ba, sagarra estutu, prentsatu, eta gelditzen zan azal hori. Eta azal hori, ba, ganaduk oso gustora jaten zuten, eta zan pentsu bat bezela. Eta gero, ba, etxian toki egokiyak, hola, majeran bat baldin bazegon hutsa... Majerak zian ganaduk jaten zuten...
- Aska?
- Aska. Bai, majera. Eta izaten zan beti bat edo beste hutsik. Txekorren majerak. Eta, ordun, ba, han gu neska-koskorrak gaiñian pun-pun-pun, zanpatzen, zanpatzen, zanpatzen, hua dana bete arte. Haiek. Eta hola. Eta besterik, ba, ez dakit. Eta geo, sagardua iteko izaten zian kupelak. Kupelak haundiyak baldin bazian, ba, barrura sartu eta kandela batekin eta zepillu zakarrakin hua garbitu. Gu sartzen giñan, ni biñipin askotan. Eske nola nitzan zea, umia. Bueno, umia´re ez, ume bat ezin da sartu ta ezin du. Baiño, adibidez, ba, hamabi-hamalau urtekin-ta, ba. Klaro, nere aita ez zan gizena, e, mia zan, baiño beti ere gizonezko batek hezurrak eta... Eta holako, ez dakit, holako zirrixku bat zun. Eta han sartu...
- [...].
- Ni bai. Behin o behin mariatzen hasi izandu nitzan. Baiño ez, jeneralian normalki. Eta gero garbitzian...
- Eta zerekin garbitzen zan?
- Urakin.
- Urakin eta zepillo batekin?
- Urakin eta zepilluakin, bai. Ez dakit jaboiik botatzen zitzaion. Ez dakit.
- Igual komeni ez, ezta?
- Igual ez, ez dakit. Urakin biñipin bai; eta zepillu zakarrakin.
- Eta zenbat kupel izaten zenituzten?
- Ba, asko ez. Asko ez. Bat haundiya... Geo nere aita ere ez zan oso edalia. Estomagotik ere pixkat delikadu ibiltzen zan. Ardo-ardoik ez zun edaten; mosto bakarrik. Eta ordun, ba, sagardua´re ateatzen zan, baiña norbait etortzen zanian ta hola. Guk pixkat edaten genun, baiño pitarra. Pitarra zan sagarduai,lehenbiziko sagarduai ura nahastuta. Ura nahastuta. Oain pitarrik ez da. Oain pentsatzen det nik askotan pitarra egiten zala, ba, sagardo purua lujo gehiegi zalako. Ez dakit. Ura nahastu eta ordun, ba, edaten zendun eta ya esta. Eta hola. Gero enbotellatu´re batzuk iten zian sagardo batzuk. Eta hola.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia