Donostia (Gipuzkoa)

Belar ondua eta sega lanak

Belar ondua eta sega lanak <p>Behien jatena. Belar ondua. Metak. Aitak esaten zuten sega eta behiak jeztea ez zirela emakumeentzat. Nora joaten zen mezetara. Ubako Ama Birjina eta erreformatorioa.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-015-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Behien jatena. Belar ondua. Metak. Aitak esaten zuten sega eta behiak jeztea ez zirela emakumeentzat. Nora joaten zen mezetara. Ubako Ama Birjina eta erreformatorioa.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zer ematen zenien jaten behiei?
- A! Behiai? Ba, ematen genien, ba, belarra, belar berdia. Eta geo negun belar ondua. Belar ondua, ba, etxian iten zian hamalau bat meta eo hola. Eta... Bueno, etxian, etxeko terrenoetan. Eta ohiturak, bueno, ba, igandean, adibidez, aita juten zan, zea, gogoratzen naiz, ba, belarra ebaki bihar zanian ekartzen zitun hola barriyuan izaten zian gizon bat eo beste basarrikuak ziranak baiño kalian bizi ziranak. Ordun, nola bera bakarrik zeon belarra ebakitzeko, zeatik gure aitak esaten zun beti behiyak jeztia eta segan egitia ez zirala emakumientzako lan egokiyak. Pues, indarra bihar zalako edo. Eta ez zigun uzten. Ordun, ba, bea bakarrik zeon. Eta ekartzen zun beti bat eo beste belarra ebakitzen laguntzea. Eta pentsa nola aldatzen dian gauzak, ba, zean, Loiolako kuartelen gaiñian zegon —ez dakit zuk jakingo dezun— Uba, Ubako Ama Birjiña. Zegon reformatorio bat. Bai. Eta zan eliza bat oso polita. Eta han egoten zian mutillak, reformatorioa, pues, badakizu, hola, bihurri xamarrak. Mutil gaztiak, e! Eta ordun han izaten zan meza goizeko seietan. Eta nola barriyuan —ez dakit seguru zan zazpi... Nik badakit gu zortzi t´erditako mezeta juten giñala,jeneralian. Ez dakit zan zazpi t´erditan eo zortzi t´erditan lehenbiziko meza. Geo izaten zan meza nagusiya hamarretan. Baiño juten zan, belarra zeonian, seietako hara, mezetara. Igual hiru ordulaurdeneko bidia, e! Seietako mezetara. Geo etxera etorri eta belarra moztea. Eta geo gu juten giñan, pues,ya ordu bat eo beste zemazkitenian ebakitzen, ba, eamaten genien kafia eta pixkat, badakizu, mantentzeko ritmua, ezta? Eta hola.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia