Elgoibar (Gipuzkoa)

Argizaria ematen

Argizaria ematen <p>Argizaria eman aurretik ondo garbitzen zen zorua alanbrez. Astero ematen zitzaion argizagia. Hiru ahizpa zaharrenak jarduten zuten, gehienbat.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-068-040 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Argizaria eman aurretik ondo garbitzen zen zorua alanbrez. Astero ematen zitzaion argizagia. Hiru ahizpa zaharrenak jarduten zuten, gehienbat.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Nati: -Ba argizaixa emateko zan hola tokor bat, eta zauan makilla bat; han sartzen zendun haura tornilo batekin lotuta, eta ematen zenduan arraixara hola argizaixa. Eta gero han pasatzen zenduan alanbria.
Agurne: -"Cera de palo" esaten jako ba... Honek gaztiak dia.
Nati: -Gero pasatzen zan alanbria. Ta alanbre harek ataratzen zaban zikin guztia. Ta haura eskobatzen zendun, gero argizaixa ematen zenduan. Eta gero zepillo bat zan brillua ateratzeko, haura dana garbittu ta gero ematen zan, pasatzen zan eskoboiakin, ta zikin guztiak atera ta gero baietiakin brillua.
Agurne: -Nati, baiña ze lan zonan haura...
Nati: -Haundixa zonan baiña halaxe gerbitzen gendunan jaixan.
Agurne: -Eta gero luzera aguantatzen jonan?, ez.
Nati: -Bueno. Aste guztian ibiltzen ba, astian ez geunkanan astirik haura argizaixa emateko. Baiña geure amor propixua geunkanan astebukaeran hari garbittu bat emateko.
Agurne: -Ez donan gitxi astian behin.
Nati: -Ez, baiña... Halaxe hartu gendun ohitturia ta.
-Eta danok eitten zenduen ala txandan-txandan?
Nati: -Bueno. Hiru zaharrenak gehixen. Bestiak...
Agurne: -Bueno, gu bixok gehixen.
Nati: -Bueno, zaharrena ere bai. Danok, hirurok.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia