Berak egindako lana besteen sabelak betetzeko eta beraiek gose "Gorriei" ahari zikiratu bat saldu behar izan zien eta orduan hil zuen lehendabizikoz animalia bat; nola hil zuen kontatzen du. Besteek jan zuten, baina beraiek ez. Esnea ere animalientzat-eta behar zuten, eta beraientzat, antza, ez zuten; goseak zeuden. Orduan kantina ez zuten osorik betetzen, betetzeko falta zen zatia errekako urarekin betetzen zuten, beraientzat ere esne pixka bat izateko.

Berak egindako lana besteen sabelak betetzeko eta beraiek gose
Leandra Elizburu Bilbao
- ahotsak.eus