Lekeitio (Bizkaia)

Errotara Guardia zibilak ikusi barik

Errotara Guardia zibilak ikusi barik <p>Hamar-hamaika urte zituela, astoz joaten zen Gizaburuagako errotara. Astoak behin egindako bidea ikasi egiten du. Guardia Zibila egoten zen bidean eta kontuz ibili behar izaten zen, bestela jeneroa kentzen zien-eta. Oletak eta Ean ere bazeuden errotak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-060-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hamar-hamaika urte zituela, astoz joaten zen Gizaburuagako errotara. Astoak behin egindako bidea ikasi egiten du. Guardia Zibila egoten zen bidean eta kontuz ibili behar izaten zen, bestela jeneroa kentzen zien-eta. Oletak eta Ean ere bazeuden errotak.

Transkripzioa

- Katalin: Juten giñin errotara. Pentsa, hamar-hamaika urteaz, astuaaz Gizaburuagara. Ta han goittik ikusten zan kamiñue, ta Guarda Zibillak begitu, baiña ez zan eon Guarda Zibillak, bestela kendu eitten ebezen, atrapata horrek be.
- (senidea): [...]
- K: Bai. Garidxe ez, artue-ta idxoten eruten gendun errotara ta. Ta hantxe astuaaz, hantxe, beti ni, hamar-hamaika urteaz.
- (senidea): Ta amak ze esaten eutsun? Astuek...
- K: A! Berak erakusten dabela, astuek bidie berak erakusten dabela, ta behin ikesi ezkeruen, hantxe, hantxe juten ei da, e.
- (senidea): Juteko trankil.
- Klaro, astuek behin eiñiko bidie ya badaki.
- K: Bai, bai, ei dakie, bai. Holan esaten dabe.
- Eta hemen ez zan egon beste errotarik, ala?
- K: Ez, hamen Oletan egon zan bat.
- T: Eta Gizaburuagan, Elexakua?
- K: Bai ba, horixe, Elexara ta Laixoleta. [...] harutzago be bai. Ean be eon zan beste bat. Baiña beti billurraaz.
- Ta errotara be gabaz?
- K: Ez, egunez juten giñin, e. Bai. Egunez juten giñin, baiña haixe ikari [...]. Ta akordaten jat beitzen gendun ta kamiñutan ez zan ikusten ta, ba. Gero igual segidxen ez gendun ekarten, ostera be barriro billa jun bihar, ze ordun danak....
- [...]
- K: Bai, jente asko ibiltzen zan hara, errotara, osteran ta.

Egilea(k): Iurgi Fernandez Agra (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia