Lekeitio (Bizkaia)

Estraperloa eta ogi gogorra, baina goserik ez

Estraperloa eta ogi gogorra, baina goserik ez <p>Gerraostean estraperloa zen nagusi. Katalinek olioa Arropainen erosten zutela du gogoan. Bi litro-oliok sei hilabete irauten zituen. Teresak dio hasieran ez zutela janari faltarik izan, baina errazionamenduko ogia gogor-gogorra zela. Katalinen nebari behin errotan eman zioten ogi zuria katuek jan zuten, baina nebak pentsatu zuen bera izan zela jan zuena. Baserri inguruetan eta itsasoko herrietan ez zuten goserik izan, beti izaten zuten zer jan-eta. Bilbo aldean-eta, txarrago ibili ei ziren. Gerraostean kaletarrak esne-eske joaten ziren baserrietara.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-060-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerraostean estraperloa zen nagusi. Katalinek olioa Arropainen erosten zutela du gogoan. Bi litro-oliok sei hilabete irauten zituen. Teresak dio hasieran ez zutela janari faltarik izan, baina errazionamenduko ogia gogor-gogorra zela. Katalinen nebari behin errotan eman zioten ogi zuria katuek jan zuten, baina nebak pentsatu zuen bera izan zela jan zuena. Baserri inguruetan eta itsasoko herrietan ez zuten goserik izan, beti izaten zuten zer jan-eta. Bilbo aldean-eta, txarrago ibili ei ziren. Gerraostean kaletarrak esne-eske joaten ziren baserrietara.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Katalin: Estraperlue dana. Horrek estraperlue zirien. Estraperluen erosten genduen olidxu be bai, Arropaiñen, hori, ez daitt zelan dan bera, dana dalakue. Ta litrue berrogei, bueno, berrogei-edo, baiña berrogei ogerleko ixango zan, kontixu.
- Asko!
- K: Hogei, hogei, litro bi, berrogei ogerlekuun. Ez dakitt orduko...
- (senidea): Ogerlekuk asko diz, zentimuk edo…
- K: Baiña harek litro bidxek sei hillebete ein eben, e? Joder, bufa! Ugaridxo zirin harek! Ondo beitu eben.
- T: Hamen geldittu zirin biberak, Agirrek itxitta, bibera pillo bat. Ta harek gasta arte ondo ibilli zan gauzia. Nire amumak, amumak kontata dakidaz horrek, amuma [Saturniñak]. Ta harek gasta zirinian, ez euan biberarik, eta haunako ogi gogor-gogorrak emoten ebezen. Gure aittitta, akordaten jat niri, zopak ein [...] behian. “Zer da bera, burdiñia?” esaten eban.
- (senidea): Hondora jungo zan ta…
- T: Hondora, hondora.
- K: Ta gero, hor, Laixoletan, han, errotan emon eutsen gure nebiari, ordun nebi jun zan antza, ta ogi zatidxe, zuridxe, ta [...] azpidxen ezkuta. Baiña gurin, baserridxen, tabernie euan han ta, bentanie euen, ta bentanatik katuren bat-edo sartu ta ogidxe, antza, ostu, ze iñok ez eban jan ta. Ta geuk jan gendula ta gero hasarratuta. Baiña katu zan, handixeik bentanatik sartuta. Bueno, baserridxetan ez zan eon goserik, talue, urune ta bestia ta... Gosie Bilbon-ta, esaten eben arrato baten ondorik hamar lagun ibiltxen zirila ta.
- T: Ordun herridxak defendidu zirian. Hau ta Bermeo ta horrek, arraiña-ta, defendidu zirian, bai.
- Ta kalekoak ez ziren joaten, jateko eske edo?
- K: Esnin billa “en general”, bai. Esnin billa etorten zirin geurera be bai, Urkitzara be bai. Ta Urkitzakuari esaten eutsen eze: “ez diz etorten niri laguntzen”, harek Rosarito, zein da hori?, Katalin ta harek [...] Ambrosi ta, haren amak. Natitxukue-edo eukon harek gixona, dana dala. Ta “amuma, honek ez diz etorten niri laguntzen, e? Zeure sagar errik-eta jaten baiño”. Sagar erriak emoten eutsezen amumak eta.

Egilea(k): Iurgi Fernandez Agra (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia