Teresa Erkiaga Korta
Lekeitio (Bizkaia) (1927-2018)
Biografia
1927. urtean sortu zen Konpañia aurrean, Apalloa kalean. Ama Gizaburuko jostuna zuen eta aita arrantzale lekeitiarra. 5 neba-arrebatako alaba bakarra eta nagusiena izan zen. 14 urtera arte joan zen eskolara, baina tarte horretan gerra bizi izan zuen. Ama eta lau neba-arreba ebakuatuta joan ziren eta bi urtez egon ziren batetik bestera: Santoña, Paris, Katalunia...; hala ere, leku denetan hartu zituzten oso ondo. Bitarte horretan, bere aita Larrinagako kartzelan egon zen, errepublikazalea zen-eta. Atzerritik herrira bueltatu ostean, Ritaren eskolan ibili zen. Lekeitioko ikastolako sorreran parte hartu zuen, bere seme bat izan baitzen lehen 6 ikasleetako bat. Bere lagun Katalin Atxurragaz batera kontatu zizkigun bere bizipenak 8 seme-alaba dituen ama honek. Argazkian ezkerraldean ageri da Teresa.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEK-060 | 2012 | Lekeitioko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute