Lekeitio (Bizkaia)

San Juan eguneko aurreskua eta gatzatu jana

San Juan eguneko aurreskua eta gatzatu jana <p>San Juanetan prozesioa egoten zen. Plazan aurreskua egiten zen eta gatzatua jaten zen. Urteren batean Lekeitoko plazan elurra kendu ei zuten aurreskua egin ahal izateko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-060-063 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

San Juanetan prozesioa egoten zen. Plazan aurreskua egiten zen eta gatzatua jaten zen. Urteren batean Lekeitoko plazan elurra kendu ei zuten aurreskua egin ahal izateko.

Transkripzioa

-T: Eguanian prozesiñoia jai hartzen zan lehen.
-K: Lehenao...
-T: Lehenao bai.
-K: Lehenao Eluntzetara juten ei zirien aurreskua eindda plazan, hori jaten... zelan da hori? Ene? Eitten dana bildotsen edo ardidxen horreaz.
-Gatzatua.
-K: Gatzatu jaten.
-Bai e!
- K:Bai.
-Entzunda eukiot zerbait.
-K: Bai, gure...
-Ta arkuk eta be…
-K: E?
-Arkuk be Eluntzetan…
-A! Eitten ebezela? Bai, bai. Baiña aurreskua ta... Ei dao Lekitton, esan eitten dabe, San Juan goizien edurra kendu ebela aurreskua eitteko Lekittoko plazan. Bai. Ez dozu iñoiz entzun?
-T: Bai, bai. Entzun dot neuk be hori, bai.
-Ta nun eitten zan plazan?
-K: Plazan. Ta gero geu bizi garin… bueno, bizi izen garin —on be han daoz konejuk eta, edo oilluk eta, gizona juten da baiña...— haraxe etxera juten zirien ta han gatzatu jan ta gero etxera. Aurreskua einda gero haraxe.

Egilea(k): Janire Alonso Baniandres

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia