Lekeitio (Bizkaia)

Umetan mutil artean hazia

Umetan mutil artean hazia <p>Bost neba-arrebatatik zaharrena eta neska bakarra zen Teresa. Mutil artean andrakuak (panpinak) alde batera utzi eta bestelakoetara aritzen zirela dio: tiragomekin, aldabak jotzen... Ez zuten ezertarako dirurik, baina pozik bizi ziren. Etxeko alaba bakarra izanda, behar asko egitea egokitu zitzaion. Ama josten aritzen zen eta berak ere ikasi zuen bere alboan prakak eta alkandorak josten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-060-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bost neba-arrebatatik zaharrena eta neska bakarra zen Teresa. Mutil artean andrakuak (panpinak) alde batera utzi eta bestelakoetara aritzen zirela dio: tiragomekin, aldabak jotzen... Ez zuten ezertarako dirurik, baina pozik bizi ziren. Etxeko alaba bakarra izanda, behar asko egitea egokitu zitzaion. Ama josten aritzen zen eta berak ere ikasi zuen bere alboan prakak eta alkandorak josten.

Transkripzioa

-Gu bost neba-arreba; neu nausidxena ta lau mutil atzetik.
-Bost bakarrik ziñien?
-Bai bost, gu bost. Neuk zortzi euki doraz, baiña gu bost giñien.
-Ta neska bakarra?
-Neu neska bakarra.
-Ta zelan bizi izeten zan holako etxe baten?
-Bueno, lantzin drogak ein nebakin, [eurari] tiragomak [bota] aidian. Eukitten ebezen tiragomak eta lakaridxok txoridxentzako ta dana haretxekin. Andrakuari itxi ta harekin olga ta holakoxe gauzak. Ta aldaba joten etxerik etxe, aldabak joten. Gure entretenimentua haixe zan. Eskolatik urten ta aldabak joten etxietan. Kuadrilla bat juntaten giñian ta batzuk beheko kaletik, bestik goiko kaletik; ta bestik parte zaharrian. Lau grupotan. Ta gero Tinglau ganin junta. Andra guztik zarataka geuri…! Baiña ondo pasaten gendun. Iñok bez sosik ezetako, danok pozik.
-Eta etxien be igarriko zan neska bakarra ziñela?
-Klaro, etxin toka jat niri bihar eittia. Gero nire amak josten eikeran denda baterako ta beraz ikasi neban prakak eta alkondarak eta eitten. Ta gero sartu eustan ba erropak eta eitten dan lekun, josten ikasten. Nahi eban nik gehidxo ikastia ta han ikasi neban josten ta gero, ba, bihar ein dou, baserridxan ez baiña kalin toka jaku eittia, bai.
-Josten?
-Bai, josten be bai ta gero umik zaintzen, 8 seme-alaba euki doraz, e!

Egilea(k): Janire Alonso Baniandres

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia