Lekeitio (Bizkaia)

Domeketako musika, gramola...

Domeketako musika, gramola... <p>Domeketan musika egoten zen herrian. Hilabeteko hirugarren domekan eria (azoka) egoten zen eta "Tio Juan" eta gramola egon zen. Baltseoan aritzen ziren. Garizuman ez zen egoten musikarik, paseoan ibiltzen ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-060-066 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Domeketan musika egoten zen herrian. Hilabeteko hirugarren domekan eria (azoka) egoten zen eta "Tio Juan" eta gramola egon zen. Baltseoan aritzen ziren. Garizuman ez zen egoten musikarik, paseoan ibiltzen ziren.

Transkripzioa

-Eta erromerixe edo zeozer egongo zan?
-K: A ba gero fiestie beti egoten da, bueno lehenao gehidxao.
-T: Lehenao... Juan..
-K: Musikia Lekitton domekan-domekan egoten zan e! Lehen. On ez da eoten.
-T: Hillen hirugarren zapatuan eoten zan, portalean egoten zan feridxia eoten zan, ta eoten zan Don Juan ta zelan da? Anaidxa bi, ezta? Batak kordeoia eta bestiak turuturu. Tututu turuturutu... Ordubeteko piezia joten eben.
-K: Tio Juan.
-T: Tio Juan, bai.
-K: Kordeoia baiña nik ez dakit...
-T:Beren anaidxia zan kordeoia, Gabiolen aitta. Joten eban holan Tututu turuturutu... Pieza bat luzio joten eben harek, ordubeteko piezia. Gero gramolia, gramolia gero.
-K: Gero bera ensaidxaten edo... Gu biharrin soluen han ibiltten giñien ta [kanta dana txarakantan edo joten] eban harek.
-T: Bai, ta gero gramolia hasi zan. Gramolia emoten eban Maite… Maite zan bera. Tabernia hori, tia Fran dana Maite zan hori, Frigo zana. Ta neba bat eukan harek handi-handi-handidxa ta “[…] gramolia” esaten genduan. Ta gero gramolan danok baltsiuan. Ibili nahi dan beste baltsiuan ta gero danok txizeitten kanpillora. 20 lagun edo txiza eitten kanpillora, txiza eitten danok. “Los tiempos de…”
-K: Baiña Garizuman ez zan eoten musikarik, pasia Eskolapian...
-T: Prozesiñoko musikiak poz emoten eban.
-Eta debalde zan? Jantzan eittia debalde?
-T: Bai, plazan debalde. Baltsiuan eittia ta dantzan ta dana.
-K: Bai, bai, bai, musikia debalde.
-Baiña gramolie ez, baiña batenbat joten eon ezkero?
-T: Gero bandie, banda ederra…
-K: Bandie debalde, bai.
-T: On banda ederra dao Lekitton e! Banda ederra dao.

Egilea(k): Janire Alonso Baniandres

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia