Arrasate (Gipuzkoa)

Arrasatetik Oñatira ihesi

Arrasatetik Oñatira ihesi Zeleta baserritik Oñatiko Zañartu auzoko Ipentza baserrira joan ziren. Bost hilabete pasatu zituzten bertan. Ganaduekin eta gurdi batean garraiatu zitezkeen gauzekin joan ziren Oñatira. Zaldia eta orga ere eraman zituzten. Gerrako lehenengo tiroketak azaltzen ditu.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-167-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Zeleta baserritik Oñatiko Zañartu auzoko Ipentza baserrira joan ziren. Bost hilabete pasatu zituzten bertan. Ganaduekin eta gurdi batean garraiatu zitezkeen gauzekin joan ziren Oñatira. Zaldia eta orga ere eraman zituzten. Gerrako lehenengo tiroketak azaltzen ditu.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Oñatin auken e, gure aittak eta amak aukien koñetia. Koñetuek han, bai. Tio Santi Upain. Ez dakit ezautuko zauen.
-Santi…?
-Santi Upain ez, Santi… zelan zan? Etxia aber… Zaiñartun…
-Ipentza esan ostazun ezta?
-Ipintza!
-Bai.
-Bai, ezauketan zauen Santi zuk…
-Ez, Santi ez dot uste.
-Antonio igual.
-Ipentza nun dauen bai.
-Bai, baiña oin ez dau e, oin kenduta dau Ipintza handik.
-Ez dot uste…
-Bai, nik bai, pentsetan dot baietz. Ta gero bestaldien Jardinguek azen. Horreik bi bizitza.
-Ta zueik han egon ziñain gerran?
-Eta gu egon gitzen Ipintzan. Gerra denporan.
-Zenbat denpora egon ziñain han?
-Egon gitzen ba erregen bezperan bieldu, eta maietzara arte edo.
-Eta ganauek-eta hara erun zittuein?
-Bai, haraxe erun gittuen. Eta oge bat be erun gauen. Karo, burdi baten zer kabiruten zan ba! Eta kamarie, gurien aittek esaten auen sekule holako kamararik, arto kamarie… ta dana hantxe itxi biher. Eta gero, ba, zaldixe ta karrue gauken. Ama plazara juaten zan Bergarara ta Mondrauera astien birritten behintzat bai. Eta esnie ekarteko, egunero, ama karruen etorten zan Mondrauera.
-A kalera?
-Kalera. Bai. Eta baiña gerra denporan salbokonduktue-edo atarata e.
-Esnie ekarteko be?
-Bai, bai, bai. Zegatik edozein denporatan azen zerak, guardixak itten. Eta akordetan naz gu eskolan ta ama etorri zala, jarri zutik kaball… zerien, eta kaballueri emonaz… porke hasi zien zera, frentie. Tiroka. Eta gurien aitta, eta Joxe Mari, zerien, goldan ta garixe eraitteko preparetan. Eta jausten zien balak. Eta balak ikusi zittuenien, sustau ta aitte-ta erretirau zien etxera. Eta ama…

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia