Elgoibar (Gipuzkoa)

Umeak Elgoibartik Mutrikura bidali zituzten

Umeak Elgoibartik Mutrikura bidali zituzten Frontea Elgoibarren egon zen bitartean, Pepita Mutrikun egon zen. Anaia gaztea eta biak Elgoibartik Mutrikura bakarrik joan ziren. Mutriku baketsu zegoen egun haietan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-043-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Frontea Elgoibarren egon zen bitartean, Pepita Mutrikun egon zen. Anaia gaztea eta biak Elgoibartik Mutrikura bakarrik joan ziren. Mutriku baketsu zegoen egun haietan.

Transkripzioa

-Eta zuk orduan gerra denpora dana pasau zeen Motrikun?
-Hiru hillebete, azkenak. Hemen frentia nola zauan eta kaiñonazuak hasi zianian herrira, orduantxe bueno, ale! Gogoratzen naiz ba, ni hamalau urte, eta nere Antoniok ba hamaika edo. "Aillegatzen zeatenian diar ein, e!" Ze diar ein, telefonoik ez [geunkan] eta. Ze diar eta ze kuento. Baiña aittak esan zian: "Deban artuizue auto zurixa". Ondarruako autuak zurixak zian. Auto zurixa. "Eta geatu Mutrikun eta gero badakizu basarrirako bidia ta ale jun". Nik oin esaten dot, ze trankil.
-Hamalau urtekin.
-Hamalau urtekin eta bestia hamahiru urtekin eta ale! Eta horraittiokan hurrengo domekan etorri zan aitta, aber ondo geunden edo. Telefonorik ez zauan eta, zela abixauko genduan ba?
-Topau zeben etxioi?
-Bai porzierto! Topau genduan, bagenkixan bidia.
-Eta Motrikon ze giro euen? Ez euen gerrarik?
-Han ez zeuan ezer, ezer, ezer ere ez. Ha ez zeuan.
-Militarrik be ez?
-Ez, ez. Baserrin baten Bizkai aldera. Zegattik eze hor zeuan frentia, Markiña eta Elgoibar bittartian Kalamuan. Baiña han ezer ere ez. Enee. Gogoratzen naiz nere aittaitta artua zertzen, eta "Ba esan debe Elgoibarrera bota dittuela batzuk". " Eta?" "Ez dakixe ba ezer ere ta. Han barkua egon dala han parian eta. Barko haura datorrenian ba..., etorriko da hurrenguan ere ta". Itsasua ikusten zan, barko bat etortzen zanian, seguru esaten zaban eta. Ez dakitt ipuiñak zian ala zer zian, baiña.
-Basarri horretatik ikusten zan itsasua?
-Bai, itsasua ikusten zan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia