Arrasate (Gipuzkoa)

Lehenengo tiroketak

Lehenengo tiroketak Ama kaletik ihesi etorri zen orga gainean zutik. Umeak eskolatik bidali zituzten. Anporreta aldetik botatzen zituzten tiroen artean iritsi ziren etxera. Anaia bi gudariekin joan ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-167-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ama kaletik ihesi etorri zen orga gainean zutik. Umeak eskolatik bidali zituzten. Anporreta aldetik botatzen zituzten tiroen artean iritsi ziren etxera. Anaia bi gudariekin joan ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Etorri zan zeretik e…
-Kaletik zaldixa…
-Kaletik zaldixan karruen kasi zutik jarri ta makilliorreaz emoten zerari, lau gaiñien zera, disparate bat eitteko e! Eta gu, eskolatik atara gindduen, “Ah, vayan ustedes, porque hay tiroteo y no sé qué” ta urten. Eta gu…
-A, zuek be karruen sartu eta etxera?
-Ez, ez, ez, ez. Gu etxera zeretik. Urten ta han Mojategiko iturrixa, eta soluek, eta sometan gauen “Txu! Txu!“ Balak zertzen ziela errekan.
-Mekatxis la mar.
-Bai. Eta gu holan makurtuta e. Makurtuta. Muna ertzien, munie bastante…
-Zigarrola alde hortan edo izengo zan. Bai, bai, osea, Zigarrolatik errekarutz doie, errekia.
-Bai, esan gure dot /gurot/, hora balak nundik etorriko zien ba?
-Hor, hemen, hemen, hemen zerien azen, eee... Anporretan. Anporreta dau hor bat. Eta ba ez dakit nik gero Kanpazartik edo, behintzet balak etorten zien.
-“Plos, plos, plos” hantxe.
-Bai. Eta errekan geuk entzun. Eta, bueno, ia pasau gauenien zera, gero e, mutillok, hartu neskatillok bixkerrien ta errekie pasau gauen, eta bueno, aillegau gitzen behintzet etxera. Sano.
-Kontxo.
-Bai.
-Eta hori zan hogeta hamaseixan, edo hamazazpixan?
-A, horixe bai ez dakittetela!
-Zuk esan dozu errege inguruan fan ziñeila…
-Bai, errege inguruen.
-Ba hori izango zan hogeta hamazazpixan.
-Bai, holakon bat.
-Tiroteuena aurretik?
-E?
-Tiroteuena aurretik?
-Bai, bai, bai, bai, hor e zertu gauena…
-(Laguna) San Andres eguna zan. Abanzia egon zana.
-Ba nik ez dakitt nun, ze egun zan.
-San Andres eguna?
-Ba, balitteke.
-(Laguna) Bai.
-Hori da abenduan, ezta?
-Abenduan hogeta hamaikan.
-(Laguna)… egon zan ta Zigarrolaraiño ixa etorri zien.
-A, militarrak bertan egon zien?
-(Laguna) Milizianuak.
-A, milizianuak.
-(Laguna) Etorri zian Zierrolaraiño ixa.
-Bai.
-Ta zuk esan dozun jeneral hori, zuen etxia ikustera etorri zana, Francona zan edo gorrixena?
-(Laguna) Francona.
-Franconaaaaa! Francona!
-Oseake ia abanzia ia etorritta, ia gorrixok eta bialduta hemendik, ezta?
-Bai, bai, bai, gurien ze… nire anaia ta, anai bi, juanda eozen. Zegatik akordetan naz, gaiñera, etorri zan Arrueneko Martin. Etorri zan etxera, gure etxera, eta esan auen, karo gure etxien ba azen nerbioso, “Nora fan dittun horreik, nora, nora zetan? Nora fan diela?“ eta esan utsen: “Hi, fan dittuk e. Igo juek zerien gora“. Han, gure Arrotik gora, zeretik Antoña, ta “Saburdittik gora fan dittuk haik Kanpanzarrera edo norabait. Fan dittuk“ Eta…
-Hori zure anaiak eta?
-Nire anaiak. Bai. Hori, egun baten.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia