Arrasate (Gipuzkoa)

"Aramaitteko" kanpaiaren ordez, bederatzietako trena

"Aramaitteko" kanpaiaren ordez, bederatzietako trena <p>Gaztetan igandetan Bergarako San Prudentzio (Elorregi) auzoko erromeriara joaten ziren. Bederatzietako trenak egiten zuen "aramaitteko" (abemariatako) kanpaiaren lana, etxera joateko ordua. Erromeriak arratsaldez izaten ziren orduan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-167-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gaztetan igandetan Bergarako San Prudentzio (Elorregi) auzoko erromeriara joaten ziren. Bederatzietako trenak egiten zuen "aramaitteko" (abemariatako) kanpaiaren lana, etxera joateko ordua. Erromeriak arratsaldez izaten ziren orduan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta beste, beste jolasik, beste jokurik edo zer eukitten zeuein jaittan?
-Ba ez dakit, mutikuek zerbaitzuk eitten zittuen, ez naz akordetan horretxegaz.
-Eta aizkolari, edo bertsolari, edo…?
-Ez, ez horreaz ez, gero, geruau bai ,baiña orduan gure denporan ez.
-Eta auzoko jaixak kenduta, beste nora fateko joeria zeukatzuein?
-Ba domeketan San Prudentziora. Haxe hurren auen ta!
-A, zuentzako kaleko plazia baiño San Prudentzio hurrau?
-Bai.
-Bai, e?
-Bai. San Prudentzio, bueno, haxe, zegatik kalera etorten ez uskun isten ta! Gerotxuaura arte!
-Aaaa.
-Bai. Eta, beratziretarako, oin ez e! Beratziretarako, gurien holan beratzirek jota edo baazen gurien aitte hala, erromarara urten ta, kamiñue pasau ta han, zeozer eitten dabillen moduen, baiña… aber… zelan gatozen gu.
-Zueik aramaittekuek-eta ez ziñuein entzuten?
-Aramaittekue gurien izeten zan… trena, beratziretako trena pasetan zan. Trena.
-Ta ha zaukotzuein aramaittakue?
-Ta ha zan aramaittakue. Santa Agedara be faten gitzen e, zerera. Baiña lelengo kunpliru ein biher zauen /einbizauen/ e! Esandakua. Eta ba guk eitten gauen, ba “Hau sartu biher don /bion/, berakatza eta…“ sartzen. Klaro, orduen, neguen. Eta “Hori eitten badozue /bozue/, itxiko jatzue“. Buuuuu, ein! Zer ez ein! Santa Agedara! Ta Santa Agedan ein nehikue dantza, zapata danak baltzittu… Karo, Santa Agedara, eurixe einnde baauen, ta han ez auen plaza… bueno, plazie baauen baiña e, ez e… ez auen han zementorik eta ezebe! Lokatzia. Eta etxera. “Etxera, beratziretako trena pasetan danerako etxera, e!“ Baiña, karo, orduen baiña, oingo moduen, oin hasten die gabeko… berandu!
-Bai, bai, bai.
-Jaixek.
-Baiña orduan arratsaldian.
-Ta ba orduen atzaldien! Laurek inguruen edo hasten zien eta, edo lehenau igual!

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia