Arrasate (Gipuzkoa)

Angeles udaletxera ezkondu zen

Angeles udaletxera ezkondu zen Angeles udaletxera ezkondu zen, bertako inspektorearen semearekin ezkondu zelako, eta bertan etxebizitza zutelako. Angelesen semerik nagusiena udaletxean jaio zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-167-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Angeles udaletxera ezkondu zen, bertako inspektorearen semearekin ezkondu zelako, eta bertan etxebizitza zutelako. Angelesen semerik nagusiena udaletxean jaio zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Orduen, zerak, kanpaiak, gero ni ezkondu nitzenien, ba, klaro, honeik etxiok hasitte azen eitten. Eta…horreik e, bestiok. Eta, ba, aukien zera, lelengokuek opziñue hartzeteko… etxie, etxie hartzeko, ba ezkonbarrixek eta ezkondutakuek. Ta ni ezkondu ta ama… suegriaz bizi izen nitzen. Bai. Ta hi, zerak esaten dau gurien, Juan Ramonek esaten dau, “E! Ni Mondraueko aiuntamientuen jaixotakue!“. Nire semiek, berak esaten dau “Ni Mondraueko aiuntamientuen jaixotakue!“. Klaro, orduen etxien eukitten zan umie ta. Oin ez baiña.
-Baiña eta zueik aiuntamientuen bizi ziñein ala?
-Ni, klaro, ezkondu, eta, ba, amagiñarreban etxera juan gitzen.
-Eta amagiñarreba, amagiñarrebia nun bizi zan?
-(Laguna) Alguazille zan […].
-A bai, zan inspektorie…
-A!
-Nire gizonan aitta. Inspektorie zan. Migel `Haundi´, ez dakit entzune [dauketzun] be ez.
-Migel haundi?
-Migel haundi. Eta gero, ba auken pisue, emoten utsien horri ta sekretarixueri, etxie aiuntamientuen goixen.
-A jontxo!
-Ta ni hortxe, aiuntamientuen goixen jaixotakue da gure, nire seme nausixena.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia