Arrasate (Gipuzkoa)

Maistra batekin 40 neska-mutiko

Maistra batekin 40 neska-mutiko Musakolako auzo-eskolan hasi zen sei urterekin. Berrogei neska-mutikotik gora elkartzen ziren eskolan maistra eibartar batekin.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-167-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Musakolako auzo-eskolan hasi zen sei urterekin. Berrogei neska-mutikotik gora elkartzen ziren eskolan maistra eibartar batekin.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta Zeletarrok eskolara nora faten ziñain?
-E?
-Eskolara nora....?
-Eskolara, ba, Musakolara, osea, Zigarrolako…
-Zigarrolako han auzoko eskolan?
-Bai. Auzoko eskolan. Maistrie etorten zan, eta, ba, neska-mutillek e, danok. Gu batera ibiltten gitzen. Orduen ez auen e…
-Zenbat urtekin hasi ziñan zu eskolan?
-Ba ez dakit nik. Gutxi gorabehera… horixe bai ni ez nazela akordetan. Xei-zazpi urtekin edo. Lehen bai, oin hiru urtekin faten die umiek, baiñe orduen ez. Pentsetan dot xei-zazpi urtekin.
-Eta faten ziñan orduen Zigarrolako…
-Zigarrolakora. Bai.
-Zenbat neska-mutiko alkarketan ziñain han?
-Ba, bastante. Ez dakit holan kontetan hasitta, bastante.
-Hogei, hogeita hamar, berrogei?
-Bai, bai, gehixau.
-(Laguna) Berrogei bai behintzat.
-Berrogei bai, o gehixau igual e.
-Garagartzan esan ostain ehundik gora juntaitten ziela.
-Ehundik gora e?
-Maixu batekin.
-Ba, gurien be, gurien be…
-(Laguna) Alde bixek…
-Alde bixek auzen ta danak okupaute azen.
-(Laguna) Nik ez dakit, berba ein neike?
-Bai, bai.
-Bai, bai.
-In zeike, in zeike. Beste egun baten zeuri ingo dotsut.
-(Laguna) Ez. Ni ez naz hemengua e.
-Nungua zara ba?
-(Laguna) Eibartarra.
-Eibartarra zara?
-(Laguna) Zortzi urtekin etorri nitzen Olatxora ta, ba, honekin lagun ordutik…
-Bai. Klaro, guk esnie ekarten gutsen honi.
-(Laguna) Esnia.
-Bai.
-(Laguna) Eskolara be batera faten giñen.
-A, lehengo esne bezerua orduan?
-Klaro.
-Klaro, esnia. Ta gurien e…
-Ta zueik eskolan neska-mutillak alkarrekin…
-Alkarregaz.
-Eta edade danetakuak igual.
-Bai, bai.
-Eta ze zeukotzuein, maistrua, maistria?
-Maistria.
-(Laguna) Elisa Lasa.
-Elisa Lasa. Eibartarra ha be. Gogorra e!
-Euskalduna zan?
-Bai. Baiña eskolan ez auen eitten. Euskaldune bai. Holan pentsetan auenien “honek ez justek /etxustek/ ba entendiru niri, edo ulertu“ ta esaten auen ”Eso así!” Euskeraz, euskeraz berbaren bat e, baiñe suelto e!
-(Laguna) Ni akordetan naz, dibisiñuak, numero batekin, oso ondo eitten nittun, baiña bi numerokin ez zien sartzen nere buruan. Eta etxekuak ez zakixien hori, eta berari ipiñi nusten sesiño altuauko mutil bat, Faustino, Txotxuenien bizi zana…
-A bai!
-(Laguna) Maisu. Ta hari entendiru nutsen euskeraz “a la perfección“.
-Karo.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia