Bergara (Gipuzkoa)

Eskola kontuak

Eskola kontuak <p>Eskola kontuak. Ume-umetan Lezeta baserrian maistra bat egon zen (gerra aurretik) eta harekin ikasi zuten zertxobait. Gerora, Eibarrera joan ziren. Lezetan, euskaraz eginez gero zigorra izaten zuten (eraztuna eraman behar). Eibarren, frontoi zaharreko eskolara joan ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-193-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskola kontuak. Ume-umetan Lezeta baserrian maistra bat egon zen (gerra aurretik) eta harekin ikasi zuten zertxobait. Gerora, Eibarrera joan ziren. Lezetan, euskaraz eginez gero zigorra izaten zuten (eraztuna eraman behar). Eibarren, frontoi zaharreko eskolara joan ziren.

Transkripzioa

- Hemendik eskolara-ta nora juan ziñazien?
- Eibarrera.
- Eibarrera.
- Ume-umetan hemen Lezetan egoten zan eskola modoko bat gerra aurrian. Maistra bat. Eta gero, gerra ezkero Eibarrera beti hemendik.
- Eta ze zan maistria Lezetako alabia edo?
- Bai, Lezetako alabia zan.
- Eta hemen auzokuak, ingurukuak, bertara juaten ziñazien?
- Bai, umiak bertara auzokuak, orduan bai. Eta ondio, ha maistria gero Durangon egon zan ezkonduta. Bai, taberniakin ta. Ondio haren aizta bat bizi da Durangon.
- Ondiokan, e?
- Bai, Lola edo, gaztena. Bizi da, bai.
- Eta asko ikasi zenduen eskolan?
- Ikasi... Ze ikasiko genduan, ba? Oin euskeraz eittiarren jardutzen dabe barriketan, ta orduan, erderaz ein bihar zan orduan. Euskeraz eitten bagenduan, anillua.
- Hori Eibarko eskolan, baiña hemen...
- Hemen, hemen, hemen, Lezetan.
- Lezetan be bai?
- Bai. Hori Lezetan ikusten genduan. Euskeraz eitten ebanak anillo bat egoten zan ta haura atzamarrian erabili bihar! Ta gero, zapatuan eitten ebanak domekan be ha erabili ein bihar izaten eban. Erderaz ein bihar izaten zan. Ta erderaz maistriak be asko ez zeban asko jakingo ta bestiak bapez.
- Eta bera ze zan? Titulua zekan edo bertako pixkat...
- Ez dakit, ba, nik zeoze titulua eukiko eban edo ez dakit. Beran anai-arrebak firmatzen be ez zekixen.
- Firmatzen be ez?
- Firmatzen be ez, beran anai-arrebak ez. Ta ez dakit, ba, nik. Haura kojia zan, ta edo nunbaitten kanpuan egondakua izango zan edo zer zan ez dakit.
- Eta zenbat urtekin juan ziñan Lezetako eskolara?
- Eibarko eskolara, ba, gerria pasau ta gero.
- Gerria pasau ta gero. Eta lezetakuan gerra aurretik...
- Gerra aurretik Lezetakuan, bai. Orduantxe [umetxuak], nik ez dakit, ba, urtebete ez neban eingo Lezetan. Gero gerriak urten eban ta kitto.
- Eta ze emoten zeban eskolia bertan, basarrixan?
- Basarrixan, basarrixan, bai, sukaldian. Ta denpora ona euanian, han kanpuan euan holako karraju moduko bat edo, aterpe bat, ta denpora ona euanian hantxe.
- Eta ume asko juntatzen ziñazien?
- Ez dakit, ba, neuk. Juntauko giñan geu hiru ta bestekuak, Olakortakuak... zortzi... hamabi-hamalau bat edo.
- Bueno...
- Bai. Orduan, bai.
- Eta neskak eta mutillak edo mutillak bakarrik?
- Bai, neskak eta mutillak. Danak. Bai.
- Eta, gaiñera, edade diferentietakuak be juntauko ziñazien, ez?
- Bai.
- Eta zelan zekan izena maistriak?
- Dominga.
- Dominga...
- Bai, Dominga Elkoro.
- Orduan, Lezetako eskolan hasi, urtebete... Denpora gitxi euki zenduan ezer ikasteko, ez?
- Bai, gutxi. Ta artian gaztiak be bagiñan gu ta... Zaharrauak be ibili zian, baiña...
- Eta, gaiñera, beti basarrixan zeozetan lagundu bihar eta...
- Bai. Basarrixan beti egoten zan zeoze etxera etorrittakuan eitteko. Lehen be bai, ta oin be bai.
- Eta lehen ze izaten zan, goixetan juaten ziñazien eskolara...?
- Goiz ta atsalde. Bai, Lezetara goiz ta atsalde. Ta gero, ba, Eibarrera hasi giñanian, batzuetan goizetik eta hurrengo egun guztian, hola izaten zan.
- Eta Eibarko eskolia nun zeuan?
- Frontoi Zaharrian.
- Frontoi Zaharrekora juan ziñan?
- Bai.
- Eta hango maistrua-edo zein zan? Goguan dakazu?
- Kojo bat guk euki genduana. Ez dakit izenik eta ezebe "maisu kojua" esaten gontsan ta.
- Eta ze, euskalduna zan? Eibartarra edo...?
- Ez, ez, kastillanua zan ha. Euskaldunak be baeguazen besten batzuk, baiña ha kastillanua. Ta orduan euskeraz eitten ez eben lagatzen. Gerra ondorian ez eben lagatzen euskeraz eitten.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia