Gasteizko Euskararen Ahotsak
Badihardugu Euskara Elkartean hamaika urte daramatzagu Euskal Herriko Ahotsak jasotzen: jende nagusia elkarrizketatu, eta ahozko ondarea batzen. Herri hizkerak eta memoria historikoa batzen eta zabaltzen, Ahotsak.eus webgunearen bitartez. Lan handia egiten ari gara herriz herri, euskalkiak jasotzeko. Baina euskalkien eremutik kanpo ere euskara bizirik dago. Gasteizen, esate baterako. Horregatik, eta orain arteko esperientzia baliatuz, Gasteizen proiektu berri bat bideratu dugu: Gasteizko Euskararen Ahotsak.
Hainbat gasteiztarren lekukotzak jaso ditugu, Gasteizen euskara bizirik dagoela erakusteko: batzuk gasteiztarrak jaiotzez, beste zenbait bihotzez. Euskarak zer sentipen sortzen dien jakin nahi izan dugu. Euskara nola bizi duten. Euskaraz nola bizi diren. Eta euskararen bilakaera nolakoa izan den.
2015. urtean hasi ginen, Crowdfoundingaren bitartez proiektua martxan jartzeko beharrezkoa zen finantziazioa lortuta. Eta 2019an jarraitu dugu, Gasteizko Udalaren Euskara Sailaren babesarekin: elkarrizketa gehiago egiten eta lantzen ari gara.
2015ean jasotako testigantzekin euskararen bilakaerari buruzko ikus-entzunezkoa gertatu genuen: