Blanca Urgell Lazaro
Gasteiz (Araba) (1962)
Biografia
Gasteizen jaio zen, etxean. Aita katalana du, Tarragonakoa, eta ama Errioxakoa, Harokoa. Moja eskola batean egin zituen ikasketak, gaztelaniaz. Izeba baten izaera abertzaleak bultzatuta, euskararen mundura hurbildu, eta familiako lehen kide euskalduna bilakatu zen. Euskal Filologia ikasi zuen, 2. promozioan; Koldo Mitxelenaren ikasleetako bat izan zen. Behin ikasketak bukatuta, Añibarrori buruzko tesina egin zuen. Orotariko Euskal Hiztegian lanean eman zituen bederatzi urte. 2002. urtetik, berriz, EHUn Euskal Ikasketetako irakaslea da; 'Euskararen historia' irakasten du. 2009-2012 urte bitartean Jaurlaritzako Kultura Sailburu izan zen. Monumenta Lingua Vasconum ikerketa taldeko kidea. Ikergazte Kongresuko batzordekidea. 2015. urtean Euskaltzain urgazle izendatu zuten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
GAS-016 | 2019 | Gasteizko Euskararen Ahotsak | Idoia Etxeberria - Irati Lizeaga | ||
GAS-028 | 2019 | Gasteizko Euskararen Ahotsak | Idoia Etxeberria - Irati Lizeaga |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute