Kepa Mendia Landa
Gasteiz (Araba) (1952)
Biografia
1952. urtean jaio zen Gasteizen. Bi senidetan zaharrena da Kepa. Guraso biak gasteiztarrak zituen, baina aitaren ama gipuzkoarra zen, euskalduna. Familiak Mendia optika ireki zuen 1856an La Pueblan, eta Gasteizera mugitu zuten 1895an. Optika ikasketak egin zituen Kepak Madrilen 1969an, baita Ekonomia ikasketak ere. Madrilen euskarara hurbildu zen, eta ikastea erabaki zuen. Ondoren, Gasteizera itzuli, eta arratsetan euskara ikasten aritu zen Olabide ikastolan. Gasteizko AEKren sorreran parte hartu zuen 1977an, eta 1978an Euskal Filologia egiten hasi zen. Keparen aita musikazale eta euskaltzale amorratua zen; 'Euskal Jaia' irratsaioan euskal musika ipintzen aritu zen 1970-90 bitartean, eta optikan euskal musikako diskoak jartzen zituen salgai. Optikan euskarazko publizitatea egiten ere hasi zen. Kepak bide horretatik segitu zuen, optikan lanean hasi zenean: euskarazko publizitatea egiten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
GAS-023 | 2019 | Gasteizko Euskararen Ahotsak | Idoia Etxeberria - Irati Lizeaga |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute