Maria Jesus Arriola Agirre
Gasteiz (Araba) (1952)
Biografia
1952an jaio zen, Gasteizen. Aita Elgoibarkoa zuen, baina Eibarren lanean ibilitakoa. Ama Berrizkoa zen. Lan kontuengatik Gasteizera joan, eta bertan ezkondu ziren gurasoak. Hiru senidetan zaharrena da Maria Jesus. Sagrado Corazon de Jesus eskolan ikasi zuen, gaztelaniaz. Administrari ikasketak egiteko asmoa zuen, baina Magisteritza egin zuen Gasteizen, Gernikako emakume euskaltzale batek hala gomendatuta. Ikastola klandestinoetan andereño beharrean zeudela, eta euskara ikasten hasi zen. Ikasketetako azken urtean Izaskun Arrueren laguntzailea izan zen, eta ondoren, lau urtez aritu zen han ordezkapen bat egiten. Lanean ari zen bitartean, San Prudentzion euskara eskolak jasotzen zituen. Olabide ikastolan ibili zen 1969-1976 bitartean. Ondoren Duranako Ikasbidea ikastolan plaza lortu, eta 31 urte egin zituen han; zuzendari eta ikasketa-buru ere izan zen. Salburua ikastetxearen sorreraren arduraduna izan zen sei urtez, erretiroa hartu zuen arte.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
GAS-027 | 2019 | Gasteizko Euskararen Ahotsak | Idoia Etxeberria - Irati Lizeaga |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?