Oihane Perea Perez de Mendiola
Gasteiz (Araba) (1977)
Biografia
Gasteizen jaio zen Oihane 1977an. Ama gasteiztarra du, aita Algortakoa. Euskaltegian ikasi zuten euskara gurasoek, ondoren transmititzeko. Tokieder ikastolan eta Arantzabelan ikasi zuen. Ondoren, batxillergoa Koldo Mitxelena institutuan egin zuen. 'Euskaldun zahar in vitro' dela dio, umetan emakume euskaldun batek zaindu zuelako, eta euskara transmititu ziolako. Majisteritza ikasi zuen Gasteizen; ikasketa horiek euskaraz egin zituen lehen belaunaldikoa izan zen. Bertso munduan ezaguna da Oihane: 12 urterekin bertso-eskolan izena eman, eta ordutik bertsotan darrai. Hamasei urterekin bertso-eskolako irakasle lanetan hasi zen, gaur egun arte. Gasteizen hasi, eta Araban bertso-eskolak zabaltzen lan eskerga egin du. Euskal Herriko Eskolartekoan parte hartzen hasi zen, eta San Prudentzio Sariketa hamaika aldiz irabazi du. Lau aldiz izan da Arabako txapeldun.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
GAS-025 | 2019 | Gasteizko Euskararen Ahotsak | Idoia Etxeberria - Irati Lizeaga |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute