Pako Eizagirre Irure
Aizarna auzoa; Zestoa (Gipuzkoa) (1946)
Biografia
1946an jaio zen Aizarnan, Zestoan. Ama Irure baserrikoa zuen, eta aita Zestoako Akua auzokoa. Hamalau senidetan 12.a da Pako. 9 urterekin Maristetara joan zen ikastera. Baserritik 9 kilometrotara zegoen herria, eta herriko taberna batean egiten zuen lo astean zehar. Hamar urterekin Oñatiko agustindarretara bidali zuten ikastera, baina bi zatitan egin zituen ikasketak, hezurretako tuberkulosia izan baitzuen tartean. Ikasketak gaztelaniaz baziren ere, harremana euskaraz izaten zen, eta bertan piztu zitzaion euskararen kontzientzia. 1967an Gasteizera joan zen Teologia ikastera, beste hainbat apaizgairekin bateraeta Eusebio Osa apaiza gidari zutela. Euskara irakasten hasi zen Gasteizen, eta bide batez, euskara irakasteko metodologia lantzen. Legebiltzarrean euskara eskolak eman zituen, baita gau-eskolak ere. Araotzen (Oñati) barnetegi bat egiteagatik atxilotu egin zuen Goardia Zibilak. Gasteizko AEKren sorreran egon zen, baita Olabide Ikastolaren sorreran laguntzen ere. Eskola pribatuan irakasle lanetan jardun zuen zazpi urtez, maisu-maistrei euskara ikastaro trinkoak emanez. 1982an oposaketak atera, eta IRALEn hasi zen maisu-maistrak euskalduntzen, bertan jubilatu zen arte.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ZES-051 | 2019 | Gasteizko Euskararen Ahotsak | Idoia Etxeberria - Irati Lizeaga |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute