Peli Fernandez de Romarategi Lanas

Gasteiz (Araba) (1922)

Biografia

Gasteizko Errementari kalean jaio zen Peli 1922an. Aita Otazu herrikoa zuen, eta ama Apellanizkoa. Bost senide ziren. Aita, abertzalea oso, ebanista zen eta Bonilla etxean egiten zuen lan. Gerraurrean Postas kalean Pilar Landaburuk zuen ikastolara joan zen Peli; ondoren Zapateria kaleko Uralde etxera. EAJ-k sortutako Gaztetxu mugimenduan parte hartu zuen, ezpata-dantzari bezala (1934ko Aberri Egunean, besteak beste). Ebanista izateko ikasi zuen gero, Agirretxea lantegian. Gerraostean, propaganda klandestinoa banatzeagatik eta ikurrinak ipintzeagatik kartzelaratu zuten, beste bost lagunekin batera. Kartzelan 'Umandi' (Andoni Urrestarazu) ezagutu zuen, bere euskara irakasle izan zena. 1955ean Ekuadorrera joan zen misiolari, eta 33 urte egin zituen han, mural, mosaiko eta beirateak egiten. Bueltan Urkiolanbizi izan zen Peli, eta berak egindakoak dira bertako beirate batzuk. Gasteizko apaizetxe batean bizi zen elkarrizketa egin genionean. 

Zintak

KodeaDataProiektua
GAS-026 2019 Gasteizko Euskararen Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Gasteizko Errementari kalean jaioa Bideoaren ikonoa
2 Aita, oso abertzalea Bideoaren ikonoa
3 Umetan Gasteizen euskara gutxi entzuten zen Bideoaren ikonoa
4 Gerra aurreko ikastola Bideoaren ikonoa
5 'Gaztetxu Etxea'-n antolatzen ziren kultur ekintzak Bideoaren ikonoa
6 1934ko Aberri Egunean dantza egin zuen Bideoaren ikonoa
7 Gerra garaian, presoei laguntzeko taldeetan parte hartu zuen bere familiak Bideoaren ikonoa
8 Urte eta erdi kartzelan Bideoaren ikonoa
9 Gerraosteko fusilamenduak eta debekuak Bideoaren ikonoa
10 Euskara ikasten Andoni Urrestarazu 'Umandi'-rekin Bideoaren ikonoa
11 'Umandi'-k euskara ikasteko 100 ikasgai prestatu zituen kartzelan Bideoaren ikonoa
12 Gasteizen kartzela eta kuartelak non zeuden Bideoaren ikonoa
13 Gerra aurreko batzokia Bideoaren ikonoa
14 Ekuadorrera misiolari Bideoaren ikonoa
15 Mosaikoak eta beirateak egiten Bideoaren ikonoa
16 Artisau lana, Urkiolan eta Ekuadorren Bideoaren ikonoa
17 Gasteizko euskara Bideoaren ikonoa
18 Aitak Bonilla altzari fabrikan egin zuen lan Bideoaren ikonoa
19 Etxean beharra zegoela eta lanean hasi behar Bideoaren ikonoa
20 Urrestarazu anai-arrebak Bideoaren ikonoa
21 Zinema 'Gaztetxu Etxea'-n Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia