Gasteizko Euskararen Ahotsak

Badihardugu Euskara Elkartean hamaika urte daramatzagu Euskal Herriko Ahotsak jasotzen: jende nagusia elkarrizketatu, eta ahozko ondarea batzen. Herri hizkerak eta memoria historikoa batzen eta zabaltzen, Ahotsak.eus webgunearen bitartez. Lan handia egiten ari gara herriz herri, euskalkiak jasotzeko. Baina euskalkien eremutik kanpo ere euskara bizirik dago. Gasteizen, esate baterako. Horregatik, eta orain arteko esperientzia baliatuz, Gasteizen proiektu berri bat bideratu nahi izan dugu: Gasteizko Euskararen Ahotsak.

Crowdfoundingaren bitartez proiektua martxan jartzeko beharrezkoa zen finantziazioa lortuta, hainbat gasteiztarren lekukotzak jaso ditugu. Batzuk gasteiztarrak jaiotzez, beste zenbait bihotzez. Euskarak zer sentipen sortzen dien jakin nahi izan dugu. Euskara nola bizi duten. Euskaraz nola bizi diren. Eta euskarazko ahots horiek guztiak ikus-entzunezko batean bilduko ditugu, Gasteizen euskara bizi-bizirik dagoela erakusteko.

 

Zintak

KodeaDataHizlariak
AMO-178 2015 Urdangarin Abasolo, Mikel Bideoaren ikonoa
EIB-652 2015 Lazkano Lizundia, Iñaki Bideoaren ikonoa
GAS-002 2015 Arregi Diaz de Heredia, Rikardo Bideoaren ikonoa
GAS-003 2015 Fernandez de Pinedo Alvarez de Arkaia, Kike Bideoaren ikonoa
GAS-004 2015 Serra Geli, Jordi Bideoaren ikonoa
GAS-005 2015 Martinez de Luna Perez de Arriba, Iñaki Bideoaren ikonoa
GAS-006 2015 Pedruzo Redondo, Ane Bideoaren ikonoa
GAS-007 2015 Khaburdzania, Megi
GAS-008 2015 Barona Urbina, Iñaki Bideoaren ikonoa
GAS-009 2015 Ortiz de Villalba Paiueta, Iñaki Bideoaren ikonoa
GAS-010 2015 Jaio Eiguren, Karmele Bideoaren ikonoa
GAS-011 2015 Sanchez Bakaikoa, Ruben Bideoaren ikonoa
GAS-012 2015 Goikoetxea Gonzalez de Lopidana, Maritxu
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia