Felix Ruiz de Gordoa Martinez de Albeniz

Araia auzoa; Asparrena (Araba) (1966)

Biografia

1966an jaio zen Araian. Guraso biak araiarrak zituen. Oinarrizko eskolara Araiara joan zen, eta gero Gasteizera. Kontabilitate Ikasketak eta Musika Ikasketak egin zituen, azken hauek Gasteizen, Bilbon eta Madrilen. Bueltatutakoan, Lazkaoko barnetegian egon zen euskara ikasten. Txikitatik izan dute Felixek eta anaiek musikazaletasuna, aitak trikitia jotzen baitzuen igandero. Joselu anaia musika talde bateko kide zen Altsasun, eta distantzia zela eta, 1977an anaiek erromeria talde bat sortzea erabaki zuten: "Joselu eta anayak", ondoren "Joselu Anayak" izenez ezagunagoa egingo zena. Taldeko bateria jotzailea da Felix. Euskaraz abesten dute eta 8 diska dituzte: lehenengoa 1989an atera zuten, eta azkena 2017an, 40. urteurrenean. Gaur egun oraindik plazaz plaza aritzen dira. Gasteizen bizi da eta Budha izeneko tabernaren jabea da. Gasteizko Ahotsak proiekturako elkarrizketatua.

Zintak

KodeaDataProiektua
APR-001 2019 Gasteizko Euskararen Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Nondik datorkio musikarako grina Bideoaren ikonoa
2 "Joselu anayak" taldearen hastapenak Bideoaren ikonoa
3 Zergatik abesten duten euskaraz Bideoaren ikonoa
4 Lazkaoko barnetegian ikasi zuen euskaraz Bideoaren ikonoa
5 Kanten hitzak idazteko dituzten laguntzaileak Bideoaren ikonoa
6 Edozein musika-estilo jotzeko gai dira Bideoaren ikonoa
7 Urte bakarrean 210 kontzertu ematera iritsi ziren behin Bideoaren ikonoa
8 Plazarik plaza jarraitzen dute Bideoaren ikonoa
9 Orain ez bezala, Araiatik etorri berritan ez zuen euskararik entzuten Gasteizko kaleetan Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia