Migel Angel Elustondo Etxeberria

Azpeitia (Gipuzkoa) (1958)

Biografia

1958an jaio zen Azpeitian, baina 1990. urtetik aurrera Gasteizen bizi izan da. Lau senidetan bigarrena da Migel Angel. Guraso biak azpeitiarrak zituen. Bost urterekin Jesuitetara joan zen ikastera, eta Batxillergoa Nafarroan egin zuen. Kimika ikasketetako lehenengo bi urteak egin zituen Leioan. Euskal Filologia ikasi zuen ondoren Donostian, eta Nevadara joan zen Renoko unibertsitateko beka bat zela eta. Ikasketak amaituta, hamar urte igaro zituen Azpeitiko ikastolan lanean, eta Arabako ikastolen elkarteko koordinatzaile pedagogikoa izan zen beste bi urtez. Alfabetatze eskolako irakasle izandakoa. 6 urtez aritu zen EiTBn gidoilari lanetan. Idazlea da eta argazkilaritza ere pasioz bizi du (Zaldi Ero). Besteak beste, Gasteizko euskalgintzaren historia ikertu du; Gasteizko Ahotsak proiekturako elkarrizketatua. 

 

Zintak

KodeaDataProiektua
AZP-110 2019 Euskal Herriko Ahotsak
AZP-111 2019 Gasteizko Euskararen Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Gasteizko seminarioko giroa, gerra aurrean Bideoaren ikonoa
2 Gerra aurreko "ikastola", EAJk sortua Bideoaren ikonoa
3 1963an, lehen ikastola; aurreko giroa eta haziak Bideoaren ikonoa
4 40ko eta 50eko hamarkadetako giro abertzalea Bideoaren ikonoa
5 Euskara ikasteko eskolak 1957an Bideoaren ikonoa
6 Euskarazko gogo-jardunak 1959an; Gasteizko euskaltzaleen "nukleo gogorra" Bideoaren ikonoa
7 Olabide ikastolaren hasiera, 1963an Bideoaren ikonoa
8 Euskara batuaren sorrerak ekarritako ezinegona Bideoaren ikonoa
9 Euskara batuaren sorrerak ekarritako ezinegona II Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia