Iñaki Ortiz de Villalba Paiueta
Gasteiz (Araba) (1971)
Biografia
Gasteizen jaioa. Ikastolan ikasi zuen, baina Arantzazun hasi ei zen euskara maitatzen: hiru urte egin zituen frantziskotarren ikastetxean, besteak beste Bitoriano Gandiagarekin. Musikazaletasuna ere erneta zuen ordurako: abesbatzan kantatzen zuen. Gasteizera bueltatu zenean, Udaberria euskaltegira joan zen euskara hobetzera. Lan Harremanak eta Gizarte Gradiatua ikasi zuen EHUn, Leioan. LAB sindikatuan egon zen lanean bost urtez. Musikarekin bateragarria ez zelako utzi zuen. Betagarri musika taldeko abeslaria da. Euskaraz kantatzen hasi zen lehenengotakoa izan zen Araban; Betagarri taldeak 20 urte baino gehiago daramatza oholtza gainean. Euskara irakaslea da Udaberria euskaltegian.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
GAS-009 | 2015 | Gasteizko Euskararen Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute