Jose Mari Velez de Mendizabal Azkarraga

Aramaio (Araba) (1949)

Biografia

1949an jaio zen Aramaion. Amorebieta-Etxanon jaio zen bere aita, nahiz eta Arrasateko jatorria zuen aitaren aldeko sendiak. Ama berriz Bilbon jaioa zen. Izatez aguraindarrak zituen honek arbasoak. Lehen lau urteak Aramaion eman ondoren, Arrasatera joan ziren bizitzera. Uribarri-Ganboan etxea eraiki zuen aitak eta hara ere asko joaten ziren. Donostian egin zituen Enpresaritza eta Ekonomia ikasketak, eta 1972an euskalduntzeko prozesua hasi zuen. Beizamako Urki baserrira joan zen ondoren euskara ikasten jarraitzera. Arrasateko gau-eskolan euskara eskolak ematen ere ibil zen. Industriaren munduan murgildu eta Union Cerrajerako zuzendari kargua hartu zuen. 1979an bere lehen liburua argitaratu zuen, Sebero Altuberen biografia. Euskal Idazleen Elkartearen sortzaileetako bat da. Eusko Jaurlaritzako kultura sailburuorde izandakoa. Eusko Ikaskuntzako kudeatzaile nagusia eta Euskonews aldizkari digitalaren eragileetako bat. Liburu eta artikulu mordoa argitaratu du. 2014an Urrezko Zeledoia jaso zuen. Aramaioko seme kuttuna ere izendatu zuten. Gaur egun bost blogetan argitaratzen ditu bere idatziak. Gasteizko Ahotsak proiekturako elkarrizketatua, Gasteizko eta Arabako euskararen historia jasotzeko. 

Zintak

KodeaDataProiektua
ARA-137 2019 Gasteizko Euskararen Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia