Felix Razkin Mendinueta
Arbizu (Nafarroa) (1947)
Biografia
1947an jaio zen Arbizun, etxean bertan. Lau senidetan hirugarrena da bera. Aita bizargina zen, Arbizukoa, baina hamaika lanetan aritutakoa. Zortzi urterekin hasi zen herriko eskolan, eta bederatzi urterekin Oñatira bidali zuten ikastera, agustindarrengana fraidegai, osaba bat baitzuen bertan. 1969an Teologia fakultatera joan zen, Gasteizera, beste fraidegai batzuekin batera, Eusebio Osa apaiza taldeburu zutela. Gasteizen euskara irakasten hasi zen, Manuel Iradier taldean eta Pako tabernan. Juan Bautista Gamiz irakasle taldea sortu zuten gero, Gasteizko AEK-ren hazia izango zena. Araotzen (Oñati) egin zuten barnetegian euskara irakasteagatik atxilotu egin zuten. Olabide ikastolaren sorreran ere parte hartu zuen. Hiru lantegitan ibili zen lanean: Tximist, Michelin eta BH. Langile mugimenduan murgildu zen, eta orduko grebak eta 1976ko martxoaren 3ko sarraskia gertutik ezagutu zituen. 38 urte zituela, Euskal Filologia ikasketak egin zituen. Osakidetzako euskara zerbitzuan plaza lortu, eta bertan jubilatu zen. Arbizuko euskara mantendu du eta hika mintzatzeko ohitura dauka.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARB-038 | 2019 | Gasteizko Euskararen Ahotsak | Idoia Etxeberria - Irati Lizeaga |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute