Lezo (Gipuzkoa)

Ogia eta taloa egiten

Ogia eta taloa egiten <p>Orea ondo gozatu behar da ogi ona egiteko. Amak bera bidaltzen zuen taloak egitera, onenak egiten zituela-eta. Sukaldeko mahai gainean egiten zen ogi-orea. Ekonomikan erretzen zuten ogia eta txapa gainean taloa. Orain ez dute talorik eta ogirik egiten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-026-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Orea ondo gozatu behar da ogi ona egiteko. Amak bera bidaltzen zuen taloak egitera, onenak egiten zituela-eta. Sukaldeko mahai gainean egiten zen ogi-orea. Ekonomikan erretzen zuten ogia eta txapa gainean taloa. Orain ez dute talorik eta ogirik egiten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gariya geo, ze iten zenuten gari iriñakin?
- Gari iriñakin-ta, ogiya!
- A…
- Leamiya pixkat bota, ta ogiya, ogiya ona itten zen.
- Bai, bai, bai, bai…
- Ogiya ona…
- Ogiya, zenek iten zun ogiya etxian?
- Itxian, ba amak-eta, guk’e ikasi genun-ta, eozeiñek itten genun geo, ogiya. Masa ondo in…
- Nola iten zan masa hua?
- Masa? Ura bota, iriña jarri eta ura bota ta eskukin goxatu. […] Talua itteko’re in behar du masak ondo gozatu. Ondo gozatu ta, ordun itten zen harrotu, ondo gozatua baldin bazen. Masa ondo gozatu. Ta ogiyak igual-igual. Ta talua itten zun hola, tripa atzen zitzayon, taluai, ogiyai, ondo gazatutzen bazan, erretzen ai zan ga(r)ayian.
- Haizatu…
- Bai. Amak makina bat aldiz esana artua hartzen ai geala, artu jorratzen-ta aitzen giñen atxurrakin-ta: […] “Hi!, juan hai itxea ta in hitzik taluak ilunabarrian o hola, onenak hik itten dittuk eta /itte’ittuk/!” Engañatu, han aitzeko. Tamainan’e aittua, taluk itten ta! Geo hua jan ta…
- Eta ogiya iteko masa ze iten zenuten egurrezko mahai baten gañian o…
- Bai, bai, bai. Hala itten zen. Sukaldeko…
- Zer zan, aproposa hortako?
- Ez. Bestela sukaldeko mahaia pixka bat garbittu ta haren gañian paper bat o jarri, ta haren gañian.
- Haren gañian…
- Itten genun zea atea, bee itxurakin jarri, eskuakin-eta reonduak eta atera ta…
- Bai…
- Ta gero?
- Gero labian sartu ta han erre. Bee tamain bat hartu behar zitzaion, gehiegi kiskali ta zea in gabe, [bee tamain bat] bijilatu.
- Eta ze labe zenuten orduan?
- Suak, uain bezalako suak bazien ordun’e!
- Ekonomika?
- Bai, ordun bazien. Sua baju hoik’e bazien, beste egurrezkua biño bagenun guk ekonomika haitakua, ta haitan ondo itten zen, labian. Egurrakin sua inta, itten zen orduan.
- Eta han iten zenuten ogiya, labe hartan?
- Han itten genun, bai, bai. Labian itten genun, ogiya. Ta talua, berriz, txapa gañian. Txapa bat aproposa bazen! Ta haren gañian jarri talua ta holako gaia, azpiyan itten zaionian, tak! Buelta eman ta berriz’de beste alleka.
- Ta nola deitzen zitzaion txapa hari? Talua iteko txapari.
- Txapa hari… Uain ez naiz akordatzen nola deitzen zitzaion hari… ta aluminio txapa bat izaten zen, redondo bat izaten zen, bee kierrakin, sartaian gisa, txapa bat.
- Bai.
- Baina izena, ez dakit nola izaten zun harek. Ez naiz akordatzen.
- Ez zea akordatzen… Urte asko pasa dia!
- Urte asko pasa diat a...
- Ta ya… Erabiltzen dezute orain, txapa hori?
- Uain ez. Uain ez dugu taloik-eta itten.
- Ez dezute iten…
- Ez. Uain ogiyik ez. Uain sobra do.
- Uain sobra. Ta orduan falta.
- Orduan falta! Ogiya falta, ordun!

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia