Lezo (Gipuzkoa)

Ura errekatik ekartzen baldeekin

Ura errekatik ekartzen baldeekin <p>Errekara joaten ziren ur bila bizkarrean bi balde hartuta, egunean birritan edo hirutan. Arropa garbitzeak ere errekan egiten ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Errekara joaten ziren ur bila bizkarrean bi balde hartuta, egunean birritan edo hirutan. Arropa garbitzeak ere errekan egiten ziren.

Transkripzioa

-Ura ezautu dezu base…
-Ura? Erreka, ura bila. Baldia bat hartu, eur batekin bizkarrian zintzillik bi balde hartu errekatik eta halantxe. Ur bila. Ta arropa garbitzea’re, erreka, ta han arriya jarriya, ta hola, aitzen zien, emakumiak’e.
-Eta ura nola garraiatzen zenuten? Nola ekartzen zenuten? Nun ekartzen zenuten baserrira ura.
-Baldian!
-Ah…
-Baldetan. Bizkarrian hartu, ta esku zintzilik espaldatik zintzilik bi balde ekarri, ta etxian harraskan onduan jarri, ta poto batekin handik gastatu.
-Bai, bai, bai…
-Bat ontziyak garbitzen ta…
-Ta eunero ur billa.
- Eunero ta eunero bitan ta hirutan igual! Billa… Bi ta hirutan’e bai, baina biaje asko in behar izaten zen, gastatu asko itten zen ta!
-Ta zein joaten zan ur billa?
-Ui!... Tokatzen zena!
-Bai.
-Beste anaiak igual, ta ni’re bai, ta arreba’re bai, ta…
-Baiño pentsatzen dut arropa garbitzea-ta ama-ta arreba-ta jungo ziala, ez?
-Arreba ta ama-ta, bai…

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia