Joxe Garmendia Gaztelumendi
Lezo (Gipuzkoa) (1933)
Biografia
Lezoko Irurtzun baserrian jaio zen, baina industrialdea egiteko bota zuten baserria. Aita Irurtzungoa bertakoa zuen eta ama Lezoko Alarguntza baserrikoa. Joxe zazpi bat urte zituenerako garia edo artoa ereiteko goldean aritzen zen idi parearen aurretik jarrita. Aita deskarga lanetan aritzen zen Pasai Antxoko portuan. Joxek zazpi urte zituela hil zitzaien aita. Inguruko baserrietan bezala sagasti ugari zituzten eta sagarra saltzen zuten sagardotegietara. Baserri ondoko eskolara joan zen, Unera, 11 urtera arte. Maistra euskalduna zen eta euskaraz ikasi zuen. Arrebarekin batera hamar urte zituela esnea saltzera joaten zen kalera. Soldadutzatik bueltatu zenean bost urtez igeltsero aritu zen eta gero hamabi urtez Errenteriako Laneran. Hogeita bederatzi urte zituela ezkondu zen Olamarta baserriko Margarita Lopetegirekin eta bertan jarri ziren bizitzen. Bi alaba dituzte eta baserritik bizi dira. Haragitarako behiak hazten dituzte, esnea eta oilaskoak ere saltzen dituzte. Joxek idi parearekin egiten du lan, goldatzen edo aretzen aritzen denean. Beti izan du idi parea baserrian.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEZ-026 | 2009 | Euskal Herriko Ahotsak | Edurne Zabala |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute