Lezo (Gipuzkoa)

Aitari goldaketan laguntzera zazpi urterekin

Aitari goldaketan laguntzera zazpi urterekin <p>Sei-zazpi urterekin Jaizkibel ("Aizkibel" dio) atzera joaten zen aitarekin goldan egitera ittulari gisa. Aita zortzi urte zituela hil zitzaion. Umetatik egin du lan baserrian.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-026-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sei-zazpi urterekin Jaizkibel ("Aizkibel" dio) atzera joaten zen aitarekin goldan egitera ittulari gisa. Aita zortzi urte zituela hil zitzaion. Umetatik egin du lan baserrian.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zenbat urte zenitun…
-Sei bat urteko, zazpi iteako, atta difuntuakin Jaizkibelea joaten giñan behian aurrea-ta. […] goldia lurra jiratzeko, ganauakin. Ta atta zazpi urteko hil zen, ta orduko eskola partez behian aurrea ibiltzea juaten giñan. Hor, Jaizkibel atzian, baserri batea.
-Itzai, ordun…
-Bai. Behian aurrian ibilli. Goldian lurra jiratzen ta hola ibiltzen giñan.
-Oseake ya sei zazpi urtekin ya…
-Bai! Zazpi urtetako ya juaten nitzan ta… ya zazpik zortzira hil zitzaiten /hil zaiten/ aitta geo… Ta geo etxian, berriz, behi aurrian-ta, artua jorratzen-ta, han aitzen giñan, talua jateko!
-Klaro! Zeatik orduan baratzan o larrian ze lantzen zan? Ze botatzen zan? Artua…
-Artua ta, gariya’re itten zen orduan!
-A bai, e!
-Bai. Ogiya itteko gariya’re bai ta… Geo ganaduantzako erremolatxa ta, arbiya ta… hola itten zen.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia