Lezo (Gipuzkoa)

Txikitatik esne saltzen herrian

Txikitatik esne saltzen herrian <p>Bere denbora guztian ibili da esne saltzen, hamar urterekin hasita. Txikitan arrebarekin joaten zen astoarekin banaketa egitera. Orduko bezeroak hilak dira ia denak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bere denbora guztian ibili da esne saltzen, hamar urterekin hasita. Txikitan arrebarekin joaten zen astoarekin banaketa egitera. Orduko bezeroak hilak dira ia denak.

Transkripzioa

-Zu beti ibilli zea esne saltzen? Urte asko daamazu?
-Bai. Nee denbo guziyan!
-Bai, e!
-Bai. Han’e ibiltzen nintzen.
-Hoi esan behar nizun…
-Han, jaiotako itxian’e, ibiltzen giñan. Arreba ta biyok joaten giñan, kalea, astuakin, ta geo arreba juten zen lanea. Arreba lanea ta nik astua itxea ekarri, azkeneko pizarrak bukatu ta etxea ekarri ta hola-ta, txikitatik hasiya naiz, bai! Uain’e joan itten naiz-ta!
-Eta orduko klientiak mantendu dituzu?
-Ez. Ordukuak ya gehinak galdu izango dia. Gehinak galdu dia, ordukuak.
-Berriyak iten jun zea. Ez?
-Berriyak itten jun naiz, bai, ta xaharrak ya…
-Nola esaten zaio? Parrokiya o…
-Parrokiya, bai. Parrokiya ordukuak, gehinak, xaharrak hil zien ta
-Zenbat urtekin hasi ziñen zu kalea esnia saltzen?
-Ni kalea hasiko nitzan ya hamar urtekin eo. Arrebakin juten nitzan, e!
-Bai. Arrebakin lehenbizi.
-Bai. Arrebakin. Gehienin arrebakin. Ta geo joten zen hua lanea.
-Bai.
-Zortzitako lanea joaten zen hor txapa o… Pabrika bertan bazeon ta berta joaten zen, ta geo, gañekuan…
-Atxanekua.
-Bai, hoi da, ta geo gañeko azken pizarrak nik bukatu ta astua itxea ekarri ta hola aitzen giñan.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia