Guardia Zibila, mikeleteak eta "guardias de asalto"ak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-059-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Gernika-Lumoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko urtarrilaren 21a
- Iraupena: 0:01:31
- Erref: GER-059/017
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Lanbideak » Polizia
Transkripzioa
- Ta hemen Gerniken guardia zobillek beti egon die ta asko?
- Han lehen zerien, han goixen bizi zien.
- Saraspen?
- Bai. Saraspen egon zan, Pilatosen etxien bizi zien harek, han atzien. Saraspen eon zien mikeletiek, foralak. Zelan dauen ha? Klaro, han kantoien dau farmazixe, Ormaetxeana. Ormaetxean etxie bat eongo da. Hantxe eon zien honek, mikeletiek. Zan alture bateko etxie; osea, ez zan ganien etxerik ez zan egon, bakarriklonjie. Hantxe eon zien honek foralak. Ta ha etxie, ha jota egon zan gure etxie. Ta guardia zobillek beste alderdixen egon zien. Baiña gero foralak gerra denporan desaparezidu zien hamendik. Gero, gerraostien bai agertu zien honek “guardia de asalto”ak etorri zien Gernikera. Hor bizi zien hor Lurgorri bueltan. Hortxe egon zien. Han txalet bat euan akordetan naz ni. Honek bentanak eta balkoiek, añil pinttaute hantxe egon zien honek zerak, guardia de asaltoak esaten otsien orduen hareri. “Ahora son la policía estatal” edo zelan deko horrek izena? “La policía de…” Madrillen-ta dauezenak. Holakoxiek eon zien orduen, han. Baiña ostantzien esan dotsut /esantsut/.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!