Lekeitio (Bizkaia)

Irina lortzeko zailtasunak

Irina lortzeko zailtasunak <p>Errotak gerraostean zarratuta egon ziren. Markinan zegoen errota handi bat eta bertara joaten ziren; oinez joaten ziren eta telazko poltsa batzuetan ekartzen zuten irina. Oleta goian Guardia Zibilak egoten ziren, eta askotan kendu egiten zieten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-014-041 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Errotak gerraostean zarratuta egon ziren. Markinan zegoen errota handi bat eta bertara joaten ziren; oinez joaten ziren eta telazko poltsa batzuetan ekartzen zuten irina. Oleta goian Guardia Zibilak egoten ziren, eta askotan kendu egiten zieten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta errotak-eta? Zarratute egon zin, ezta? edo hamen parajien….
- Bai gero eurek zarratu ein ebezan /eibezan/, bai, eta gero Lekitxon Agortatik e… Markiñan euen errota handidxa.
- Baiña Lekitxon bertan ez?
- Errotarik ez hamen.
- Ez? Erreidxoren baten ezkiñan-edo?
- Lekitxon ez, juten giñin Oletara.
- Zer juten ziñien ba? Ze zuek astorik eta ez zenduen eukiko.
- Astuk geu.
- Alaba: Oiñez, no?
- Oiñez.
- Eta zelan ekarten zenuen urune ba? Zakuetan e…
- Zakuetan, boltsa batzuk .
- Lastozko boltsa…
- Telazko boltsa batzuk edo, baina kantidade gitxi emoten eben ta kilo bat eta kilo bat. Gero guardia zibilak eoten zirin hamen Oletako han goidxan eta igul kentzen eutsuen: “¿Qué llevas ahí? ¡Deja esto ahí!”

Egilea(k): Estibaliz Gabikagogeaskoa (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia