Gernika-Lumo (Bizkaia)

Guardia Zibilak Errenterian

Guardia Zibilak Errenterian Errenteriako bidegurutzean Guardia Zibilak egoten ziren bestaldetik (Ajangiz, Kortezubi, Nabarniz...) zetozenak harrapatzeko eta zekarren jeneroa konfiskatzeko. Arratzuko andre bat zaldiz etortzen zen Gernikara eta haren anekdota bat kontatzen du. Saraspen, Melitonen atzean, zegoen kuartela.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-027-039 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Errenteriako bidegurutzean Guardia Zibilak egoten ziren bestaldetik (Ajangiz, Kortezubi, Nabarniz...) zetozenak harrapatzeko eta zekarren jeneroa konfiskatzeko. Arratzuko andre bat zaldiz etortzen zen Gernikara eta haren anekdota bat kontatzen du. Saraspen, Melitonen atzean, zegoen kuartela.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Errenteridxen Guarda Zobillek egoten ziren Nabarnizetik eta Kortezubittik-eta, hortik, Ajangiztik-eta, datozenak atrapetako, Guarda Zobillek itxeraitten han. Ta danak errekistetan, ta hor, Arratzun, andra bat geizto-geiztoa egon zan, plazan be beti egoten zan zarataka iñok erregatietan batson o jaten zera agirikak eitten eta arrantzaka beti. Ta baten etxatorren beran zaldidxe euki ban, ta traillen dabela, ta "a ver si trae alguna maleta", "si, ahí atrás vienen" esan zotson /esantson/. Ta guarda zobille joan ta errekisteu ta errekisteu ta errekisteu ta errekisteu beran zerak eta: ¿dónde estan pues?" "¡ahí atrás!" bestiek. Ta ostabe baia "¿pero dónde?" "ahí tiene el burro las paletas pole...las pelotas" esan zotson /esantson/. Guarda zobilleri be barrieri urten zotsien ta eskapeu ein biher zeban /bizeban/. "Ahí tiene las maletas, ahí atrás el burro". Baia ha andrie beti egoten zan plazan be danari zarataka agirikaka iñok erregatietan batson barritz, Jesus!
- Guarda Zobillek esan dozu ta, nun egoten ziren Guarda Zobillek Gerniken?
- Hortxe kurtzeroan, Errenteridxeko kurtzeroan.
- Ta kuartela nun euki eben?
- Kuartela nun euki eben Guarda Zobillek orduen, ba? ez naz akordetan.
- Saraspen ez bien euki kuartela?
- Bai, bai. Bai hortxe, Melitonen atzien.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia