Juanita Irigoras Zabala

Lumo auzoa; Gernika-Lumo (Bizkaia) (1917-2017)

Biografia

1917an jaio zen Kortezubiko Elorriaga auzoko Lapikote baserrian. Ama Kortezubikoa zuen eta aita mendatarra. Umetan Belendizeko (Arratzu) eskolara joan zen, baina dotrina ikastera Kortezubira. 10 urterekin Ajangizeko Goitti baserrira joan ziren bizitzera eta bertatik Gernika-Lumoko karmeldarren ikastetxera joaten zen; Belendizeko eskolak euskaraz izaten ziren, Gernikakoak, ostera, gaztelaniaz. Gerra aurretik "Taberna Vasca"n ibili zen beharrean sukaldari-laguntzaile. Gernikako bonbardaketak kalean harrapatu zuen eta Errenteria auzotik Oleskoko baso batera joan ziren ezkutatzera etxera bueltatu aurretik. Handik zortzi egunera Frantziara joan ziren ebakuatuta, eta bertan egon ziren irailera arte; bere osaba bat Rotaetxe ministroaren gidaria zen eta hark lagundu zien ebakuazioan, Bermeotik Algortaraino helduz Bordelerainoko itsasontzia hartzeko. Bere neba bat frontean ibili zen eta Valentziako kartzelan egon zen preso denbora askoan. Beti aritu izan da baserriko lanetan. 32 urtegaz Ispazterreko Juan Okamikagaz ezkondu ostean Txaporta auzoko Txaportaerdikoa baserrira joan zen bizitzera. Lehen elkarrizketa (GER-022) bere senarrarekin batera egin zitzaion.

Zintak

KodeaDataProiektua
GER-022 1994 Lumoko historia
GER-027 2010 Gernika-Lumoko ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Txitxi-burruntzi eguna; bizimoduaren aldaketa Audioaren ikonoa
2 Abadeari ordaintzeko ohituren inguruko azalpenak Audioaren ikonoa
3 Abadea etxerik etxe elikagaiak batzen Audioaren ikonoa
4 Umea jaio eta 40 egunera elizan sartzera Audioaren ikonoa
5 Erbia harrapatzera joateko meza utzi zuen abadearen ipuina Audioaren ikonoa
6 Oinaztutik babesteko aterkia Bideoaren ikonoa
7 Jaunartzea; dotrina euskaraz Bideoaren ikonoa
8 Sermoi gogorrak Bideoaren ikonoa
9 Karmeldarren ikastetxean Bideoaren ikonoa
10 Belendizko eskola karmeldarrena baino hobea Bideoaren ikonoa
11 Nebaren gaiztakeriak Bideoaren ikonoa
12 Gaueko bederatzietarako etxera Bideoaren ikonoa
13 Konfesioan ezin dena kontatu Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
14 San Roketako "Tio vivo"ak Bideoaren ikonoa
15 San Pedro osteko domeka Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
16 Kanposantura gorpuak ikustera Bideoaren ikonoa
17 Bonbardaketan Errenteriatik Oleskoraino ihesi Bideoaren ikonoa
18 Arbola baten atzean ezkutatuta Bideoaren ikonoa
19 Bonbardaketa eguneko gaua Bideoaren ikonoa
20 Kupoa entregatu behar; errazionamendua Bideoaren ikonoa
21 Guardia Zibilak Errenterian Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
22 Neba preso Bideoaren ikonoa
23 Gernikatik Frantziarantz Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
24 Frantziara itsasontziko kubiertan Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
25 Bordelera iristerakoan Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
26 Daux-en I Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
27 Daux-en II Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
28 "Taverna Vasca" maletazaina Bideoaren ikonoa
29 Gernikako kartzela Bideoaren ikonoa
30 "Taverna Vasca"n jornalik ez Bideoaren ikonoa
31 Guardia Zibilen kuartelera deitu zuten Bideoaren ikonoa
32 Liberazioko egunean Bilbora I Bideoaren ikonoa
33 Liberazioko egunean, Bilbora II Bideoaren ikonoa
34 Etxean egindako xaboia; sutako hautsa Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
35 Arropentzako ereinotza Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
36 Errotara Bideoaren ikonoa
37 Prozesioak eta letania Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
38 Soroak bedeinkatzen Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
39 Osaba, erru barik, 20 urtean preso Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
40 Osaba soroak bedeinkatzen etxerik etxe Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
41 "Txikitxuten aittek eta amak..." abestia Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
42 "Doniene bezpera gabien..." abestia Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
43 "Gabian farrandan ta goizian logure..." abestia Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia