Gernika-Lumo (Bizkaia)

Bordelera iristerakoan

Bordelera iristerakoan Itsasontziz Bordelera heldu ostean, trena hartu zuten; eta, euria hasi zuenez, gaua trenean igaro behar izan zuten. Hurrengo goizean, jendea leku ugaritara banatzen hasi ziren. Bidaia horretan gizon batekin izandako anekdota kontatzen du. Daux-eko hotel dotore batera eraman zituzten. Hotelak denetarik zuen: zinema, autoentzako tailerra... baina komunik ez.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-027-045 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Itsasontziz Bordelera heldu ostean, trena hartu zuten; eta, euria hasi zuenez, gaua trenean igaro behar izan zuten. Hurrengo goizean, jendea leku ugaritara banatzen hasi ziren. Bidaia horretan gizon batekin izandako anekdota kontatzen du. Daux-eko hotel dotore batera eraman zituzten. Hotelak denetarik zuen: zinema, autoentzako tailerra... baina komunik ez.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Ta gero joan gintzezan hara trenien sartunde. Ta emoten deu euridxek eta trenetik ezin bajatu, euridxe ta euridxe ta euridxe ta euridxe ta euridxe ta esan doskun baze bertan trenien egon biherko dogule /bikogule/ gabaz ba gaba hantxe pase biherko dogule /bikogule/, ta hantxe. Ta bidxamon goizien errepartietan hasi zien batzuk hara herrire ta bestiek bestera ta leku diferentietara. Ta sartu gintzezan kotxietan ta ni txoferran ondoan, ta bestiek atzien eta horko Renteriako mutil zahar bat joan zan, ez dakitz zer euki eban ziriñetan egon bazan ez dakitz, esan doste baze: "¡oiga joven! ¡dile a ese chófer que se pare!", ta neuk esaten notson baze harek atzekoak diñola gelditzeko, señie eitten notson txoferrari, ta txoferrak barre eitten eustan /eittestan/. Ta oso zarata harek atzekoak, ta ostabe esaten notson ta ezebez. Ta halakoan baten geldittu zen, ta etxe baten andra bat eta neska bat egozan atien, ra! euren bittartetik sartu zan barrure gizonari, ta etor zan gero ta ostabe eurrera. Ta allege gintzezan geu egon giñen lekure ta esan zotson /esantson/ patronieri ia komune nun dauen ta "lalalalalala" esan otson /esantson/ ta neuk esan notsan: "¿oiga dónde esta el retrete?", eta: "que coño me estás diciendo si no he visto retrete?", "y dónde has hecho pues?", "ahí en el jardín debajo de un árbol" esan dosten. Ai, halakorik! Ta hotel elegantie izen zan e, elagantie, ziñie be bertan emoten eben eta dana e, behien kotxiek-eta arregletako zerak egon ziren, ta ziñie be bertan ta dana bertan emoten eben. Ta hotela elegantie izen zan e, elegantie hotela, baiña komunik ez, komune jardiñien. Kuboak kuartuetan tapiegaz ta jardiñien zera, kasetie, alderdi bikoa: henbrana eta gizonana.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia