Gernika-Lumo (Bizkaia)

Osaba, erru barik, 20 urtean preso

Osaba, erru barik, 20 urtean preso Mendatako osaba bat Zaratamoko Elizaldean bizi zen, eta gerran etxetik alde eginda zeuden. Etxera bueltatu zirenean, Guardia Zibilak joan zitzaizkion armarik-edo zuen galdetzen. Bere osabak bat bazuela esan zien. Kaxaren bat bazuen ere galdetu zioten, eta ganbaran bat bazuela esan zien. Gora igo eta esku-bonba, fusila... aurkitu zituzten kaxan. Atxilotu eta preso eraman zuten: heriotza-zigorrera kondenatu zuten. Azkenean, 20 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten; kartzelan zegoela bronkioetako gaitza hartu zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Mendatako osaba bat Zaratamoko Elizaldean bizi zen, eta gerran etxetik alde eginda zeuden. Etxera bueltatu zirenean, Guardia Zibilak joan zitzaizkion armarik-edo zuen galdetzen. Bere osabak bat bazuela esan zien. Kaxaren bat bazuen ere galdetu zioten, eta ganbaran bat bazuela esan zien. Gora igo eta esku-bonba, fusila... aurkitu zituzten kaxan. Atxilotu eta preso eraman zuten: heriotza-zigorrera kondenatu zuten. Azkenean, 20 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten; kartzelan zegoela bronkioetako gaitza hartu zuen.

Transkripzioa

- Ta guk tio bat euki gendun Zaratamon, Zaratamon.
- (Alaba): Hareri be ze pase jakon gerran ama?
- Gerran ze pase jakon? eurek etzetik aldeta egon zien hara beherau Zaratamoko Elizaldien bizi ziren eta. Ta gero, etzera joan zirenien han beheraure joanda eurek billurregaz, etzera joan zirenien ensegida Guarda Zobillek etzera. Ta ia armarik-edo badekon, ta bai, zera karterue dala ta jiroak eitteko zertute dekola ta badekola zera. Ia beste armarik ez badekon ta ez, ez. "Kaidxarik be ez dekozu?" ta "kaidxie bai". Joan ta erakutsi dotso kaidxie ta ezebez. "Beste kaidxarik ez dekozu?" ta "bai, sabaidxen tapie be apurtute ta retxazeta dauen bat", "ia, goazen ikusten ia!". Joan dire ikusten ta eskuko bonbie, fusille ta ez dakitz zertzuk han kaidxan, ta detenidu eben eta eroan eben preso eta hogei. Hiltzeko sententzixe emon ta zera hango Zaratamoko amerikanu batek "branga" salto ein ei zeban hara zeran eurrera, ta esan ei zotson baze: "horren lekuen neu afusileu hori kuperik bakoa da ta" esan zotson, "horrek ez deko kulperik". Ta orduen hogei urterako kartzelie emon zotsien. Ta lekurik txarrien ipini eben, ure datorren lekuen goittik behera, ta etor zan bronkidxoak total zarratute, ezetako geuze ez dan moduen. Ta etor zan geurera be Asuntzixoatan konbidedu ta, bera Mendatako semie zan, gure aitte be bai baia. Ta Mendatara joateko gogoa berak eta ezin joan, ta gure aittek esan zotson: "bai joango zara. Neuk prepareko dotsut astoa ta astoan ganien joango zara hametexik zeretik, ez dakitz nungo zeretik behera bajatuko zara ta joango zara". Ta bote eban ta pozik etor zan bueltie eindde. Baia ez zan ba ha arnasa bete eziƱik egoten zan. Ta kulpe bako gizona, kulperik bape-bape bako gizona.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia