Gernika-Lumo (Bizkaia)

Osaba soroak bedeinkatzen etxerik etxe

Osaba soroak bedeinkatzen etxerik etxe Zaratamon bizi zen bere osabak etxean atarterik ez zuela-eta elizpean jotzen zuen garia abadearen baimenaz, baina hurrengoko abadeak ez zion utzi. Etxerik etxe soroak bedeinkatzen ibiltzen zen eta bere etxera heldu zenean ezetza eman zion.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-027-075 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Zaratamon bizi zen bere osabak etxean atarterik ez zuela-eta elizpean jotzen zuen garia abadearen baimenaz, baina hurrengoko abadeak ez zion utzi. Etxerik etxe soroak bedeinkatzen ibiltzen zen eta bere etxera heldu zenean ezetza eman zion.

Transkripzioa

- (Alaba): Garidxegaz-eta zer pasetan jakon horreri?
- Garidxekaz ezebez. Etarterik ez dekolez berak zerien e, elizpeko useten ez danan zerien joten zittuzen zerak, garidxek. Eurrerauko abadiek esan zotson /esantson/ hantxe joteko ta joten zittuzen. Ta gero hurrungo etor zan abadiek ez zotson izten. Ta gero bera etzerik etze ibiltzen zan zera soloak bedeinketuten, ta kridxedie atzetik ta soloa bedeinketuten beneko etzien, edo koneju pare bat edo oillo pare bat emon biher. Ta eurenera joan zanien esan zotson baze euren soloak ez bedeinketuteko berak bedeinketuko dittule-ta, esan zotson gure tiok. Ta gero bestiek be, handik gora ez euren soloak zertuteko, zera Pedron soloatako laboriek eta eurenak bardiƱek izen diela-eta, eurek bedeinketuko dittuela, eta bedeinketutie be akabeu eurenien be.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia