Euskalkiak
Manuel Larramendi jesuitak aipatu zituen lehen aldiz 1729. urtean euskal dialektoak, 'El Imposible Vencido' lanean. Harrezkero, hainbat adituk aztertu eta sailkatu dituzte euskal hizkerak eta euskalkiak.
Koldo Zuazoren sailkapena nagusitu da azken urteotan. Sailkapen hori abiapuntu hartuta, euskalkien inguruko ahalik eta informazio zabalena ematen saiatu gara: ezaugarriak, eremu geografikoa, intereseko webguneak,... eta, nola ez, hizkeren lekukotasunak entzuteko aukera.
Ekialdeko nafarraTalde honetan sartu izan dira Zaraitzun eta Erronkarin hitz egin den euskara. Biak ere biak XX. mende hondarrean desagertu dira. |
Erdialdekoa GipuzkeraGipuzkera edo Erdialdeko euskalkia izendatutakoa esangura handikoa gertatu da euskararen ibilbidean, bertan oinarritu delako, gehienbat, euskara batua. |
Mendebalekoa BizkaieraMendebaleko euskara edo Bizkaiera Euskal Herriko mendebalean hitz egiten dena da, Bizkaian ez ezik, baita Araban eta Gipuzkoa mendebalean ere. |
Nafar-lapurtarraHistorian zehar Lapurdiko eta Nafarroa Behereko hizkerak bereizi egin diren arren, haien arteko aldea txikia da egun eta multzo berean sartu ohi dira. |
NafarraEremuz lur handia hartzen du euskalki handiz. Bere barnean daude Nafarroako hizkerarik gehienak, bazter batetik bestera alde nabaria dagoen arren. |
ZuberotarraBi ezaugarri nagusi ditu xiberutarrak: batetik, gainerako euskalkien aldean oso berezia dela; bestetik, batasun eta berdintasun handia daukala eremu osoan. |
Euskalkien liburutegia
Euskalkien inguruko argitalpenen datu-basea
Toponimia y cartografía de Navarra = Nafarroako toponimia eta mapagintza. Tomo XLIV: Basaburua, Imotz

Jose María Jimeno Jurío
Esaiozu euskeraz!

Roberto Altuna Erle
Etxarri aranatzko euskara eta Arañaz elkarteko hiztegia

Jose Luis Erdozia Mauleon, Rafael Karasatorre, Eugenio Ulaiar
Toponimia de la Cuenca de Pamplona. Cendea de Galar
Jose María Jimeno Jurío