Arano

Nafarroa Ipar-mendebalean dago kokatua, Gipuzkoako Hernanirekin muga eginez. Urumea ibaia ez da herrigunetik pasatzen, baina Iparralde eta Ekialdeko mugak markatzen ditu. Iparraldean Donostiako lur zati txiki bat, Hernani, Errenteria eta Goizueta ditu mugakide; Hegoaldean, Elduain eta Goizueta; Ekialdean, berriro ere Goizueta eta Mendebalean Hernani. Itsas mailarekiko 446 metroko altueran dago eta Arano guneaz aparte, Beheko herri, Suro, Latse, eta Arranbide auzoetan banatuak daude bere baserriak. 1630 arte Goizuetarena izan zen nekazaritzara eta artzaintzara emandako herria. 1982tik 2009ra bitartean, Keler garagardo-fabrikan lan egin izan dute herritar askok, urte horretan itxi zen arte. Arano da herrigunetik bertatik Kantauri itsasoa ikusten den Nafarroako herri bakarra.

Hizlariak: 10; Zintak: 16; Pasarteak: 16;
Transkribatutakoak: 0; Audioak: 0; Bideoak: 16

Hizlariak

#Hizlaria
1 Ansa Huici, Jose Antonio 'Beltso' (1947)
2 Ansa Huici, Roke (1922-2010) Bideoaren ikonoa
3 Ezeiza Urruzmendi, Anttonio 'Anttonio Exkerra' (1936)
4 Huici Legarreta, Erramun (1930-2011)
5 Izagirre Biurrarena, Axun (1931)
6 Izagirre Biurrarena, Juan Mari 'Askatsu' (1922)
7 Legarreta Ansa, Maria Ester (1951)
8 Leonet Perurena, Margarita 'Margari' (1929)
9 Narbarte Petrikorena, Felixa (1929)
10 Zabala Loiarte, Xanti (1942)
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia