Juan Mari Izagirre Biurrarena Askatsu

Arano (Nafarroa) (1922)

Biografia

Aranotik Hernanirako bidean dagoen Askatsu baserrian jaio zen. Ama Argorri baserrikoa zuen (bide horretan bertan badago ere Errenteriako aldean dago) eta aita Aranokoa. Sei senidetan zaharrena zen bera. Baserri txikia zen Askatsu garai hartan: bi behi, berrogeita hamar bat ardi, txerri pare bat, oilo batzuk... baina gogor lan egin behar izan zuen etxean. Aranon negu batez bakarrik ibili zen eskolan eta Zarauzko maistrarekin gazteleraz egin behar zen. Aranoko haurrak nahiko erraz moldatzen omen ziren gazteleraz bere aldean, eta berak ez zuen denbora luzea eman bertan. Berehala pinua aldatzen hasi zen basoan eta horretan frankotan aritzen zen. Andoaingo pertsiana fabrika batean sartu zen gero eta Hernanira ezkondu zen.

Zintak

KodeaDataProiektua
ARO-001 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia