Anttonio Ezeiza Urruzmendi Anttonio Exkerra
Arano (Nafarroa) (1936)
Biografia
Donostiako Antiguon jaio zen, baina berehala, ama alargun geldituko zen hamar seme-alabarekin eta Anttoniok hiru urte besterik ez zituela, Aranoko Olasora ekarri zuten bertako familiak haziko zuela-eta. Olasoko familian txikiena zen eta oso ongi bizi izan zen bertan. Lan asko izaten zuten etxean, ardiak, behiak eta gainerakoak zaintzen, eta berezitasun bat ere izaten zuten: herriko elizako kanpaiak jotzeko ardura beregain zuten etxekoek. Olasoko aitonak erakutsi zion egunean zehar kanpai bakoitza nola jotzen zen, noiz eta zertarako. 23 urterekin hasi eta zazpi urtetan jarraian, Frantziara joan zen uda lanean pasatzera orduan Aranoko gazte askok egin ohi zuten bezala. Gero, Mitxelin fabrikan hasi zen lanean Lasarten eta handik erretiratu zen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARO-013 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Ansa | ||
ARO-014 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Ansa |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?