Roke Ansa Huici

Arano (Nafarroa) (1922-2010)

Biografia

Suro auzoko Maisueneko Bordan jaio zen. Bederatzi senide izan ziren eta denek etxeko lanetan ederki ikasi behar izan zuten. Zazpi-zortzi urte zituenerako, anaiak txandatuz, herriaren beste muturrean dagoen Enazti baserrira joaten ziren hango izebari laguntzera (ama bertakoa zen eta aita, berriz, Maisueneako Bordakoa, biek aranoarrak). Bertan lo egiten zuten eta eskolan nahi baino gutxiago ibili ziren ondorioz. Eskolan ibili zen pixka, Suron Martzeneako Bordan ibili zen, eta herrian ere bai. Kontsejuko ganbaran ere eskola izaten zela gogoratzen zuen. Herriko okindegian ofizioa ikasten eta laguntzen ibili zen bi urtez, eta hamalau urterako Mairtzenean ere bai, morroi. Basoan ere ibili zen, baina azken urteetan bere etxeko sotoan izan zuen dendagatik ezaguna izan zen Roke. Aranon bizi izan zen beti.

Zintak

KodeaDataProiektua
ARO-003 2010 Euskal Herriko Ahotsak
ARO-004 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Gurasoek adina egin dezake gazte batek umeen zaintzan Bideoaren ikonoa
2 Lur arinak ziren etxekoak Bideoaren ikonoa
3 Are berria ostu zieten Bideoaren ikonoa
4 Aguazilaren garia gazteek hondatu Bideoaren ikonoa
5 Hiru gau lorik egin gabe Bideoaren ikonoa
6 Okin ona Aranokoa Bideoaren ikonoa
7 Errota eta argindarra Bideoaren ikonoa
8 Teilatuko euri-ura posaderan biltzen zen Bideoaren ikonoa
9 Pittarra etxerako Bideoaren ikonoa
10 Dotrina ikasi zutenean, aldatu Bideoaren ikonoa
11 Hil-kanpaia, su-kanpaia eta abar Bideoaren ikonoa
12 San Migel Aralarkoaren bisita Bideoaren ikonoa
13 Herriko "amerikanoak" ura ekartzeko prest Bideoaren ikonoa
14 Bi soinujole herriko festetan Bideoaren ikonoa
15 Urnietako Beltza erroskilla saltzailea Bideoaren ikonoa
16 Erretratista, kinkila-saltzaileak eta arrain saltzaileak Aranora Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia