Jose Antonio Ansa Huici Beltso

Arano (Nafarroa) (1947-2023)

Biografia

Aranoko Suro auzoko Beltsokoborda baserrian jaio zen. Hamar senidetan zaharrena izan zen eta bera gelditu zen baserrian. Aita eta ama Aranokoak bertakoak zituen, auzokoak, eta aitona-amonak ere bai. Hamahiru urte bete zituen arte auzoko eskolan eta gero herrian ibili zen ikasten. Hamalau urterekin basoan hasi zen lanean pinua sartzen eta gurasoek gaueko eskolara bidali zuten. Hamazazpi urte arte aitarekin batera basoko lan horretan aritu zen, baina gero, errotako soziedadearen mendian hasi zen beste langile batzuekin. Denetan gaztetxoena bera izaki, arrantxero ibili zen. Soldadu ibili eta handik itzuli zenean, Mitxelinen sartu zen eta han hamaika urte egin eta gero, Aranoko garagardo fabrikan eman zituen beste hemeretzi urte. Aranon bizi izan da beti.

Zintak

KodeaDataProiektua
ARO-002 2010 Euskal Herriko Ahotsak
ARO-009 2010 Euskal Herriko Ahotsak
ARO-017 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia