Euskararen historia soziala Elgoibarren

Elgoibarko Udalak eta Badihardugu Euskara Elkarteak euskalgintzaren gerraosteko memoria jaso eta zabaltzeko asmoz abiatutako proiektua. 1955etik 1990era bitartean euskara eta euskal kultura loratzen eta bultzatzen jardun zutenen testigantza jaso eta ezagutarazteko, herriko euskararen historia soziala ezagutzera emateko. Ibilbide horretan asko izan dira euskararen alde lanean jardun dutenak, arlo ezberdinetan: hezkuntzan, euskalduntze-alfabetatzean, komunikabideetan, musika alorrean, antzerkigintzan... Euskararen loraldi horretan zeresana izan zuten hainbat herritarren lekukotasuna jaso, landu eta bistaratu dugu. Badiharduguk egindako elkarrizketez gain, proiektu honetan katalogatu ditugu Pello eta Ion Arrietak Itziar Ajuriari eta Miren eta Maite Vallejori egindako beste zenbait elkarrizketa. Milesker zuen ekarpenagatik!

Testigantza hauek oinarritzat hartiuta, 2023ko abenduan Elgoibarko euskararen historia soziala laburtzen duen ikus-entzunezkoa aurkeztu zen:

Proiektuari jarraipena emateko, Elgoibar Ikastolak sustatuta eta Badihardugu, Elgoibarko Izarra, Ikastolen Elkartea eta Elgoibarko Udalarekin elkarlanean, Elgoibar Ikastolaren ibilbidea, memoria kolektiboa eta komunitatearen indarra jasotzen duen Elgoibar Ikastola, 1962tik gelak bizipenez betetzen dokumentala prestatu da 2025ean.

Zintak

KodeaDataHizlariak
EGB-142 2023 Larrañaga Uriguen, Sebas Bideoaren ikonoa
EGB-143 2023 Castilla Molin, Ana Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
EGB-144 2023 Odriozola Sustaeta, Iñaki Bideoaren ikonoa
EGB-145 2025 Guilló González, Alfonso
EGB-146 2025 Bilbao Maiza, Edurne
GET-035 2022 Alberdi Gorostiaga, Andres Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
MAR-120 2022 Bilbao Aretxabaleta, Carmelo Bideoaren ikonoa
SOR-119 2023 Iñurrieta Leturiondo, Amaia Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
TOL-085 2023 Garmendia Txapartegi, Marijo Bideoaren ikonoa
ZIZ-023 2022 Araolaza Lahidalga, Juan Jose Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia